Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Informazioa > Aholkuak eta dekalogo ekologikoak > Lagun-Onak taldearen zenbait aholku
 ]
   

B

Badituzu webgune honetan ikusgai, OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Argazkien VI. Edizioa-n aurkeztutako argazkirik onenen sorta zabal bat.

Webgunean ere ikusgai dituzu joan den azaroaren 20an egindako ">Mendiko eta Naturako Haurren II. OSTADAR Rally-aren argazki sorta zabal bat.

Beitia logoa

Datorren 2011ko maiatzaren 15ean, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko XV. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Izadia zaintzeko arau eta aholku batzuk.

Jarraitu itzazu honako aholkuak.

  • Ez mendian zaborrik utzi, ezta lurperatu ere, paperak eta zaborrak, hartu bizkar zorroan eta ERAMAN ETXERA. Mendian botatako zaborrek (papera, plastikoa, latak, botilak, pilak, ...) mendia zikindu eta hondatu egiten dute:

Mendian botatako zaborren iraupena:

- Laranja, banana, sagar... eta bestelakoen azalak:2 urte
- Zigarrokinak: 1-5 urte
- Plastikodun paperak: 5 urte
- Plastikozko poltsak: 10-20 urte
- Plastikozko ontziak: 20-30 urte
- Nylonezko oihalak: 30-40 urte
- Kontserba latak: 50 urte
- Larrua: 50 urte baino gehiago
- Aluminio latak: 500 urte
- Berina (botilak ...): 1000 urte

Zure ondoan datorrenak ere garbi aurkitu behar du mendia. Mendiak ez du gu egondako arrastorik gorde behar.

MENDIA = GARBIA: ez zikindu eta zikina garbitu

  1. Ez kutsatu iturri-errekak.
  2. Animalia eta landareak begirunez trata itzazu. Bakean dagoena bakean utzi.
  3. Ez surik piztu.
  4. Itxi itzazu ataka, langa eta ate guztiak.
  5. Saiatu ez ibiltzen soro-baratzetan zehar.

OHARRA: Azpeitiko (Gipuzkoa) Lagun Onak Mendi Bazkunaren 1997ko esku-programan ateratako aholkuak.