Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



AMAIURREKO GIZON ZAHAR BAT

"... Herriko taberna? Estankoa zen, baina bertako andrea jubilatu eta dena itxi zuen. Orain hona etortzen gara, errepideko tabernara ..."

"Kalifornian lanean aritu nintzen, orain dela hogeita hamar urte itzuli nintzen eta orain ia itsu nago. Etxean igaro ditut hiru urte izan ezer ikusi gabe ..."

"... Asko bidaiatu nuen; Torrelavegan, negozioak egin nituen ..."

"... Zu ororen hasieran zaude, mendi anitz geratzen zaizkizu korritzeko ..."

—Luismi González (1997ko urriak 23)—


"... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako ..."

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—
Izan ere, ez gaude bakarrik... (I)

Zenbat aldiz irten gara etxetik, bakarrik, mundutik baztertu nahian eta Naturarekin zuzeneko kontaktuan izateko nolabaiteko bakardadearen bila, eta ibiltzeko aurreikusita genituen zidor beretatik paseatzen (baita lanean ere) mota askotako jende ugari ikusi dugun… Izan ere, mendia gero eta ingurune humanizatuago bihurtzen ari da -azkeneko 25 urteotan zehar egiaztatu ahal izan dugu- eta mendiak berak, bere baitan ihes eginez tokia bilatzen dugunok gero eta gehiago garela egiaztatzen du.

Mendian ibiliz, jende asko ezagutu dugu, eta horietariko batzuk egoera xelebre eta bitxiak eskaini dizkigute. Ondoren idatzitako testuan deskribatzen ditugu…

1987an, Antzuola, Bergara, Osintxu eta Eibarreko mendizaleekin batera, Ostadar mendi taldeko zenbait kidek parte hartu genuen nagusiki Antzuolako Arrola Mendi Taldeak antolatutako zeharkaldi batean (zehatz-mehatz mugan geunden Uren Banalerroa jarraituz), dokumentu inspekzioa egitearren Guardia Zibilaren helikoptero bat gure aurrean lurreratu zen lagun batzuei identifikazioa eskatuz -beste momentu bat aukera zezaketen; dena dela, gaitz erdi! denok hiritar zintzo gisa NAN txartela gurekin generaman.

Beste batean, 1995ean hain zuzen, Leireko monasteriotik Coronas mendatera (Burgi) bitarteko lur-eremuetan genbiltzanean, basurde uxaldi bat zeharkatu genuen. Lursaila zeharkatzen ari ginen bitartean, ehiztariek isil-isilik ibil gintezen eskatu ziguten - ai ene! mendian lagunartean gaudela hitz egitea gustatzen zaigunarekin- marmario bat bera ere esan gabe jarraitzeko keinuak egin zizkiguten… ez zen sentsazio atsegina izan… eta nik ezin nion etorkizunak basurde gizagaixoari ekarriko ziokeenari buruz kezkatzeari utzi.

Eta beste batean, Lekunberritik Belateko mendatera bitarteko izen bereko basoan zehar ibilaldia antolatu genuen, eta bertan onddo-barrutiko jabe batzuekin topo egin -barrutiok oso ondo markaturik izaten dira, ezin hobeto itxita eta hesituta; jabeek ez zuten gure gainetik begirada kendu harik eta beren ondotik igaro ginen arte. Ai Eulogio Legorburu bertan izan balitz! Perretxiko barruti osoa hustuko zukeen, esparruko onddo guztiak usaindu ondoren, berarekin hartuko zituen. Zeren eta, ez da lehenengo aldia zenbait toki estrategikotan zentinelak aurkitu ditugula, makila eskuan eta otarra besoan pagotxa bilatu nahian bertatik agertzen diren "txangozaleak" kontrolatzeko jarriak. Edo Espingora egin genuen ibilaldi hartan, ia autobusera iritsiak geundela, militar gaztez osaturiko talde harekin gurutzatu ginenekoa, aterperantz igotzen hasi berriak ziren eta bizkar zakutzarrak zeramatzaten gainean, Pilareko zubia zen eta denboraldia amaitzear zegoen… Egun haietatik aurrera aterpea militarrez osaturiko taldeak okupaturik geratuko zen.

Beste batean, Bizkaiko Bira betetzen ari ginen Goierri Mendi Taldearekin batera. Oso zeharkaldi polita zen: Plentziatik abiatu, Getxo aldetik igaro, Portugaleteko zubia erabiliz Nerbioi ibaia zeharkatu… ondoren Santurtzira sardina-saltzaile baikinen ibaiertzetik jarraitu, Santurtziko aldapak igo eta Serantes eta geroago kokaturiko Punta Lucero mendietatik igaroz -a ze kanoiak, iraganean izandako guda zaharren lekuko, isilik pausaturik direnak azken mendi honen hegietan-, Arenan ibilaldia amaitu. Esan bezala, ibilaldi hartan Serantes gainera igo ginen. Harrigarria da han goian sentitzen den bakea eta isiltasuna. Hiriaren zarata ez da batere entzuten eta bertatik ikus daitekeen bista zabala nabarmentzekoa da. Hiriak eskaintzen duen kontrakoa hain zuzen.

Kontua da, bertan ibiltari bakarti bat topatu genuela eta berarekin jardun genuen kalakan denbora laburtxo batez. Gizona jubilatzear zegoen eta ibiltzea oso gustuko jarduera zuen, sarritan etortzen zen Seranteseko zelaietara igande goizetako ibilaldia osatzearren. Hizketaldia amaitu eta Punta Lucero alderantz gu baino lehenago abiatu zen. 200 bat metro urrundua zen zegoeneko eta gutako batek gizonak zuen hizkera bitxiaz komentario bat egin zuen…

Es raro… ¿os habéis dado cuenta qué acento tenía? No sé, ¡igual resulta que es de Santander!…

(itzul.) Arraroa da… konturatu zarete ze azentua zuen? Ez dakit, baina beharbada, Santanderrekoa izango da!

Bat-batean, bere "urruntasunetik", buelta eman eta Athletic-ek bigarrenera jaitsi beharko lukeela esanez iraindu izan bagenu baino okerrago, ozenki erantzun zigun…

¿Yo de Santander? Pero, ¿qué? ¿cómo? ¡Que soy de Bilbao, hombre! Pero… ¿Cómo podéis decir que soy de Santander?… Pero…

(itzul.) Ni Santanderrekoa? Baina, zer? nola? Aizue! Bilbokoa naiz eta). Baina… Nola esan dezakezue ni Santanderrekoa naizela?… Baina…

Gau hartan loak hartu ezin zuelakoan nago. Kontuz ibili beraz zer esaten duzun mendian… bertan dena aditzen da-eta!!!


[-] Itxi