Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



KONFIANTZA

Ostadarreko mendizaleok, ez gara koadrila tipiko esketxean kokatzen.
Mendizaletasunak garamatza mendira.
Ibilbidean, ez gara ardi tropela bageunde ibiltzen, taldetxo nahasiak eta aldakorrak sortzen dira mazela naiz arkaitzen arteko ibilbidetan.
Tropel aldakor horietan denetik hitz egiten da, alaitsu batzuetan, serio gutxienetan.
Askotan, ezezagunak gara baina konfiantza handiz irekitzen dugu bihotza... Izadiaren dohaina.

—Jose Luis ZALDUA—
Okerrago izan zatekeen...

Pirinioetara antolatu genuen txango bat izan zen, Balaitous mendira (3.151 m), hain zuzen, eta egun hartan genuen helburua tontorrera Latourreko Horzkadatik igotzea zen.

Larunbata, 1995eko irailaren 10a. Respomusoko (Piedrafita) aterpetik goitzeko (goizeko) 7etan abiatu ginen. 25 lagunez osatutako taldea ginen eta eguraldi oneko goiz freskoak Balaitous mendiaren hego isurialdeko Latourreko Horzkadaren bila igo gintezen gonbidatzen zuen.

Glaziarrera hurbiltzen ari ginen heinean, taldeko bi lagunek aurreratu gintuzten: beren helburua horzkadan soka finkoa jartzea zen, honexek bertatik igotzean segurtasuna emango zigun. Alde batetik, soka jartzearena begi onez ikusten nuen, baina bestalde, arrisku punturen bat egon zitekeen susmoa ere banuen, izan ere, egia esan, osatzen genuen mendizale-taldea handia zen. Eta halaxe gertatu zen, zenbait mendizale sokari heltzean, honek horzkadan izan zuen etengabeko mugimenduak horzkadaren goialdetik harri ugariren erortzea ekarri zuenean -haietako batzuk aski handiak gainera- izan ere orduan, zoritxarrez, harrietako batek izterrean jo ninduen; kolpe bortitzak bertan seko eserita utzi ninduen; egia esan, zorte handia izan nuen buruan ez zidalako kolperik eman. Jaiki nintzen eta izterra erabat handituta nuela sentitu nuen, eta ondoren burura kezka bakarra etorri zitzaidan - eta, nola jaitsiko naiz orain bada?

Oinez hasi nintzen eta pixkanaka, urratsez urrats jaisterik banuela ikusi nuen; bi makilaren laguntza eta min handiarekin, azkenik, aterperaino iritsi nintzen. Aterpean bertan, izterra lotu zidaten. Baina, oraindik toki seguru batera iritsi gabea nintzen: Respomusotik Sallent de Gállego herrian estazionaturik zegoen autobuseraino iritsi behar nuen-eta. Minak eraginda sufrikario hutsa bihurtu zen lau ordu baino gehiagoko jaitsiera luze eta gogorra izan zen. Jada autobusean nengoenean, minaren kontrako lasaigarri batzuk hartu nituen, eta hauexei esker, sentitzen ari nintzen mina neurri batean leundu zen.

Laburbilduz, zuntz-haustura jasan nuen eta istripuak hiru astez atsedenaldian egotera behartu ninduen.

Zorionez, dena ondo amaitu zen eta istripuak ez zuen bestelako ondorio larririk ekarri. Dena dela, idazki honekin zera adierazi nahi dut, zenbait egoeratan -bizi nuen huraxe, esate baterako- soka finko bat jartzea beti ez dela zorioneko erabakia, izan ere, egun hartan gertatu zena okerrago amaitu baitzezakeen.

PEDRO TAUSCHKE
—2007ko iraila—


[-] Itxi