Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Balaitus eta baraualdia.

Piedrahita zirkorako sarrera Facha-ko lepotik igaroz egin genuen. Ia lasterka jaitsi ginen eta, zeharkaldi osoan umore onik falta izan ez zitzaigunez, aukeran egoerari zegokion Serraten Fiesta abestiaren ahapaldi bat kantatzeari ekin genion:

"Hoy el noble y el villano
el prohombre y el gusano
bailan y se dan la mano
sin importarles… (hatzarekin seinalatuz) la Facha (hitzarekin jolastuz; hori bai, FACHA ozenki esanez)
Juntos los encuentra el sol a la sombra de un farol
empapados en alcohol (hobe uretan orduan)
magreando a una muchacha (irudimenak zekarkiguna)".

(itzul) "Egun noblea eta bilaua, / gizon handia eta doilorra, / dantza eginez elkarri eskua eman / eta ez zaie axola, / itxura / biek eguzkipean elkar egiten dute / farol baten itzalpean / alkoholez bustita / neskatxa bat igurzten."

Gran Facha mendia bost axola orduan. Ekaitza bere ostots eta trumoi parafernalia osoarekin hasten ari zen eta dagoeneko airean elektrizitate-sentsazio arraroa nabari zitekeen. Beraz, handik hanka ziztu bizian, Piedrafitan Manuel Iraolarekin elkartu behar baikenuen, bizigaiak zekarzkigun, eta urdailak hutsik genituen.

Javik ederki diseinaturiko zeharkaldia zen. Ordesatik abiatu ginen, Goriz eta inguruak, Gavarnieko zirkoa (ai ene! nolako jaitsiera!), Ossue bailara, Baysellance aterpea, Vignemale, Oulettes de Gaube, Ara haranaren goi-ibarra eta Wallon aterpetik igaroz Marcadau harana. Azkenik, azken etapari ekin behar genion. "Truri"-k bidean utzi gintuen, etxera itzuli behar izan zuen eta. Berarekin primeran pasatu genuen, tartean txantxetan ere "Telenorte" ezizena jarria genion. Testu hau irakurtzen duten gazteentzako: telebista autonomikoak sortu baino lehen, espainiar estatuko telebistako kanaletan gure inguruko gertaerak eta berriak jorratzen zituen programa berezia zegoen, izen horixe zuena. Eta hain zuzen "Truri"-ri "Telenorte" izena ...

Irakurri gehiago [+]