Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Midi d'Ossau.
Tximinietako batean...
Tximinietako batean...
—© Ostadar MT—
Egin klik handiago ikusteko
(59,792 byte)

1986. urtean Ostadar Mendi Taldeak Midi d'Ossau mendi mitikora igotzeko asteburuko txango bat antolatu zuen, 2.884 metroko garaiera duelarik, Pirinioetako mendirik ederrenetariko bat hain zuzen. Frantziako lurretan kokaturik dago, Portalet-eko (Sallent de Gállego) mugaren inguruetan, eta erakusten duen silueta lerdenak igo dezan desafio eta erronka egiten dio mendizaleari.

Bere bide normala arriskurik gabekoak ez diren zenbait tximinia edo korridore piko eta maldatsuetan barrena dabil, baina gaztetasunak, eta ibilaldi hartako antolatzaileen oharkabetasunak (zeintzuen artean ni neu nagoen) arrisku oro alde batera utzi zituzten.

Portalet gaina gaindituta, Midi mendiaren magalean kokaturiko Pombie aterperaino igo eta bertan lo egiteko intentzioarekin abiatu ginen. Baina egun hartako eguraldia hain txarra zenez, azkenik Sallent-en geratzea erabaki genuen. Herri honetako karriketan barreiatu ginen, bere taberna guztiak behin baino gehiagotan bisitatuz. Eguraldia ezin okerragoa zenez eta nola inork ez zuen aurreikusten biharamunean eguraldiak hobera egingo zuenik (orduan Euskalmet-erik ez zegoen…) herrian bertan, norberak ahal zuen tokian, lo egin zezan deliberatu genuen. Finka pribaturen bat edo okupatu genuen, nagusien errietarekin jakina; batzuk autobusaren azpian egin zuten lo; baten batek hotel batean lo egin zuen… ongi anestesiaturik, ez deserosotasuna ezta hotza ere ez ziren loak hartzeko eragozpenik izan.

A ze sorpresa biharamunean eguna distiratsu, ezta lainotxo bat berarekin ere, agertu zenean! Gosaldu gabe, lozakuak jaso eta bizkor … gorantz!! abiatu ginen.

Aterpean gelditu gabe, lehenengo tximiniari aurre egin genion; baten bat kikildu bazen ere, gainontzekook aurrera egin genuen. Bigarren tximinian, zenbait zurrumurru entzun ziren ("nork-agindu-dit-ni-hona…" edo antzekorik), baino azkenik inork ez zuen hutsik egin. Biharamunarekin, hankak dardarka ari zitzaizkigula (ikaragatik eta ...

Irakurri gehiago [+]