Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Muganix gainean...

Me juzgo loco porque no vendo mis días por oro.
Y los juzgo, porque piensan que mís días tienen precio.

(Itz.) Zorotzat hartzen dut nire burua,
bizitza urrearen trukean ematen ez dudalako.
Eta nik ordea, zorotzat hartzen ditut,
ene bizia balio duela uste dutelako.

MUGANIX (Aiako Harria) tontorreko epitafio bat.

Bisaurin- 1984ko uztaila.
Urte zaharretako argazkiak...
Urte zaharretako argazkiak...
—© Josu Perez—
Egin klik handiago ikusteko
(72,385 byte)

Ostadar Mendi Taldean egin nuen lehendabiziko ibilaldia 1984ko udan izan zen, soldaduskan hilabete osoa eman zidaten baimena profitatuz. Garai haietan, Hilario eta Txiki txangoetan parte hartzen zuten ohiko parte hartzaileak zirenez, koadrilako gainontzeko lagunok asteburua era desberdin batean pasatzera animatu ginen. Helburua Huescako Pirinioetan kokaturiko Bisaurin mendia igotzea zen, Aragués del Puerto herrian egindako inprobisatutako kanpaldi batean lo egin ondoren. Han paratu ginen taldeko lagun guztiok autobusez iritsi ostean, eta guk, orduan parranda zale samarrak ginenez, mendirako materialez gain, kalimotxoz beteriko txanbila eraman genuen. Afaria amaitu ondoren, Santi Usabiagaren gitarraren laguntzarekin erraz hustu genuen kalimotxo-txanbila kantuan aritu ginen bitartean; badakit lagun batzuei ez ziela grazia askorik egin, kantu eta algaren artean lo egiteko denbora baliotsua lapurtu genien eta.

Biharamunean parrandaren ondorioak nabariak ziren. Mendi honek oso aldapa gogorrak baditu ere, norberak dagokion erritmoa jarraituz, azkenik denok tontorrera iristea lortu genuen.

Elkartean bete izan ziren lehen urte haietan, tontorretara lehendabizi iristen ziren lagunekin txantxetan aritzen ginen. Egun hartan, tontorrerako azken aldapara iritsi arte aurrealdean zihoan tropelarekin batera igo nintzela oroitzen naiz, non, ezin bestela izan, Kalilik erritmoa bizkortu eta tontorrera bakarrik iritsi zen. Lurdes Aleman ere hantxe zegoen, ibilaldi hartan ezagutu nuen eta gogoratzen naizenez bere urratsen atzetik ere ez nuen jarraitzerik izan. Gurdi-abere baten indarra zuen. Giro atsegina sortuz, saltsa eta piper pixka bat jartzen saiatzea zen kontua. Denok tontorrean elkartu ostean, bertako ikusmiraz gozatu eta ogitartekoa jan ostean, lasai-lasai jaitsi ginen. Ibilaldi hura, niretzako geroan egingo nituen txangoen segida luze baten hastapena izan zen, zeintzuek une ezin hobeak pasatzeaz gain, jende ...

Irakurri gehiago [+]