Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Mendizaletasunaren hastapenak Urretxu-Zumarragan (1925 - 1952).
Zumarragako mendigoizaliak Ernion
Zumarragako mendigoizaliak Ernion
—© Ezezaguna—
Egin klik handiago ikusteko
(80,869 byte)

Hemen doan zerrenda, XX. mendeko bigarren hamarkadan hasi (ordukoak baitira lehen dokumentuak) eta 50. urteak iritsi arte, OARGUI mugimendu katolikoa jaiotzen den arte, Urretxun eta Zumarragan mendizaletasunaren inguruan gertatutako zenbait pasadizoren eta egintzen zerrenda kronologikoa da.

Politikoki eta sozialki asaldatua den Euskal Herriaren eta Espainiaren historiako garai hauetan, 20. urteetan zehar mendizaletasunak gora egingo du, II. Errepublikan beherako bidea hartuko du, Espainiako Gerra Zibilarekin eta gerraostearekin areagotuko dena. Urte tarte luze honetan mendi talde eta elkarte ugari agertu eta desagertuko dira, Urretxun eta Zumarragan, besteak beste, S. D. Zumárraga F. C., Club Goyerri Sport de Villarreal de Urrechua, Zumar'agako Oidargi Mendigoizale Taldea, Ur´etxuko Lartun Mendigoizale Taldea, Grupo Alpino (G. A.) Txindoki de Villarreal de Urrechua … eta guztien artean hurrengo hamarkadetan gora egingo duen mendizaletasun ereduaren oinarriak jarriko dituzte.

  • Urretxuko eta Zumarragako MENDIZALETASUNAri buruzko lehen dokumentua XX. mendeko bigarren hamarkadan agertzen da.

  • Mendi IRTEERAK ANTOLATZEN Bilbon hasten dira XX. mendearen bukaeran.

  • MENDIKO LEHEN LEHIAKETA Bilbao Kirol Elkarteak antolatu zuen 1914an Ganekogorta tontorrean.

  • 1921. Urte honetan sortu zen Bizkaiko Mendigoizale Batza, Bizkaiko mendi elkarteen batzarra.

  • 1924. Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zen Elgetan 1924ko maiatzaren 18an. Gipuzkoako elkarte federatutakoen artean Zumarraga F. C. (Zumárraga Fútbol Club) elkartea dago.

  • 1925. Euskal Herriko Alpinismo Federazioko ZUZENDARITZA BATZORDEAREN OSOKO BILKURA Zumarragan. 1925eko martxoaren 22an Zumarragan egin zen Euskal Herriko Alpinismo Federazioko Zuzendaritza Batzordearen Osoko Bilkura. Bilera Zumarraga F. C. taldeak utzitako lokalean egin zen. Bertan, behin behinean eta Batzar Nagusiaren erabakiaren zain, Batzar Nagusiko eta Iraunkorreko aktak onartu ziren, baita urteko memoria, egoera ekonomikoa eta balantzea ere.

  • 1925. 1925eko elkarteen arteko Mendi Lehiaketako finalisten artean Zumarraga F. C. taldea zegoen, federatuak 1. mailako bi finalista hauekin, Juan Bautista Busca Otaegi eta Karlos Linazasoro.

  • 1925. Urte honetan abenduaren 31n Zumarraga F. C. mendi elkarteak 23 bazkide federatu zituen.

  • 1926. Zumarraga F. C. mendi elkarteak Mendi Lehiaketako zazpi finalista izan zituen - Karlos Linazasoro, Gaspar Linazasoro, Antonio Altzola, Máximo Apaolaza, José Luis Aparicio, Juan María Aparicio eta Pedro Gabilondo.

  • 1926. Villarreal de Urrechuako Goyerri Sport Mendi Elkartea Euskal Herriko Alpinismo Federazioko bazkide moduan azaltzen da.

  • 1926. 1926ko maiatzaren 2an, Beloki mendiko gurutzearen inaugurazioa.

  • 1927. Iruñako C. D. Euzkotarra mendi elkarteko Nafarroako finalisten bileran, Euskal Herriko Alpinismo Federazioko Gipuzkoaren izenean Karlos Linazasoro izan zen.

  • 1927. Euskal Herriko Alpinismo Federazioko iturri ofizialek Zumarraga F. C. elkartearen USTEKABEKO BAJA iragartzen dute, euren gogoz kontra eta arrazoirik eman gabe.

  • 1927. Euskal Herriko Alpinismo Federazioko ALTUERA LEHIAKETAN 37 zenbakiko zatian azaltzen da: Orhi mendia -2.060 m- Karlos Linazasoro, Gaspar Linazasoro, Salustiano Azkoitia, Modesto Etxaniz eta Julian Juaristi.

  • 1927. Behin Zumarraga F. C. elkartea Euskal Herriko Alpinismo Federaziotik desagertu ondoren, Unión Deportiva Eibarresa elkarteak antolatutako mendi lehiaketetako finalista Karlos Linazasoro eta Gaspar Linazasoro aurkitzen ditugu.

  • 1927. Villarreal de Urrechuako Goyerri Sport Mendi Elkarteak antolatutako mendi ibilbide lehiaketan Angel Arrieta azaltzen zaigu finalista.

  • 1927. Izazpi mendian burdinazko gurutze txikitxo bat jartzen da Zumarragako udalerriko lurraldean.

  • 1928. Lehen hiruhilekoan Gipuzkoako sekzioak FINALISTEN JAIA antolatu zuen.

    • Zumarragan egin zen, Santa Isabel baselizan (gaur egun Antioko baseliza deitzen dena).

    • Gipuzkoako lehiaketak 1916an hasi zirenetik dominak lortutako finalista gipuzkoarrek hartu zuten parte bilera honetan.

    • Ehun finalista inguru elkartu ziren eta bertako ospakizun atseginetan parte hartu zuten Batzorde Nagusiko eta Euskal Herriko Alpinismo Federazioko lau sekzioetako ordezkariak.

    • Jai honetan lehen aldiz abestu zen "Goazen Mendira" zortzikoa, izan ere, egileak, J. Elorzak, kantatu baitzuen.

  • 1928. 1928ko maiatzaren 27an Elgetan egin zen HIRUGARREN BATZAR NAGUSIA. Bertan Euskal Herriko Alpinismo Federazioko ordezkaritza hautatu zen eta Gipuzkoako sekzioan Zumarragako Karlos Linazasoro aukeratu zuten batzordekide.

  • 1928. 1928ko Pyrenaica aldizkariko 11 zenbakian aldizkari horretan EUSKARA HUTSEAN IDATZITAKO LEHEN ARTIKULUA aurkituko dugu, Zumarragako Karlos Linazasorok sinatua. "GURE MENDIAK" da bere izenburua eta Antxon Bandresi eskainia.

  • 1928. Unión Deportiva Eibarresa elkarteak Mendi Lehiaketako FINALISTEI DOMINA JARTZEA Izazpi mendian egin zuen eta tontorrean mendizaleentzako buzoi bat jarri zuen.

    • Buzoia Zumarragako Karlos eta Gaspar Linazasoro anaiek egina zen.

    • Finalisten artean Karlos Linazasoro zegoen.

    • Jai horretan Linazasoro anaiek, Karlos eta Gaspar, J. Elorzak egindako "GURE ANTXON MAITEARI" ereserkia abestu zuten, Euskal Herriko Alpinismo Federazioko aurreko lehendakariari, Antxon Bandresi, eskainia.

  • 1928. Mendi federatua den Ignacio Artetxe Aranburu Zumarragako medikuak Pyrenaica aldizkarian "CONSIDERACIONES MEDICAS SOBRE EL MONTAÑISMO" artikulua idatzi zuen.

  • 1929. 1929ko bigarren hiruhilekoko Pyrenaica aldizkariko 13 zenbakian Euskal Herriko Alpinismo Federazioak bere hiruhilekoko kronikan honako ohar hau argitaratu zuen:

  • "[…]
    Conferencia de Karlos Linazasoro en San Sebastián. En "EUSKAL-ESNALE" pronunció su anunciada conferencia sobre Alpinismo, nuestro querido amigo, colaborador de esta Revista y miembro de la Directiva de Gipuzkoa, Karlos Linazasoro.

    En correcto y puro Euzkera como él sabe hacerlo, habó de la Montaña logrando como siempre entusiasmar al numeroso auditorio allí presente y tenerle constantemente pendiente de su fácil y agradable palabra.

    Un triunfo más a los muchos ya conseguidos.

    Enhorabuena, Karlos.
    […]"

  • 1929. 1929ko lehen hiruhilekoko Pyrenaica aldizkariko 12 zenbakian euskaraz idatzitako "MENDI-ZALE" artikulua aurkituko dugu, Indalecio Ojangureni eskainia eta Zumarragako Karlos Linazasorok sinatua.

  • 1930. Pyrenaica aldizkariko 1930eko urtekarian "EUZKO MENDIEN OROIPENA" artikulua aurkituko dugu, Imanol Sotari eskainia eta Zumarragako Karlos Linazasorok sinatua.

  • 1930. 1930eko azaroaren 2an Arraten eta Eibarren egindako Euskal Herriko Alpinismo Federazioko LAUGARREN BATZAR NAGUSIAn, Euskal Herriko Mendi Federazioko zuzendaritza batzorde berria hautatu zuten. Lehendakariorde Karlos Linazasoro aukeratu zuten. Batzar horretan bertan, mendian egindako balentriengatik Andrés Espinosari omenaldia egin zioten. Pyrenaica aldizkariak batzarrari eskainitako artikulu luzean honako hau irakur dezakegu:

  • "[…]
    Para el final, Karlos Linazasoro, el formidable orador euskérico hizo vibrar de entusiasmo a todos los reunidos, pero en especial a los Euskaldunes presentes, la mayoría, quienes ahogaban con sus gritos y con formidable, realmente formidable el discurso de éste. Al señor Linazasoro se le aplaudió con locura, así como a los señores Sota y Espinosa.
    […]"

  • 1930. Pyrenaica aldizkariko 1930eko urtekarian Villarreal de Urrechuako Goyerri Sport elkartea Euskal Herriko Alpinismo Federazioko bazkide moduan azken aldiz azaltzen da.

  • 1931. Errepublikarekin batera euskal mendizaletasuna tunel ilunean sartzen da eta Euskal Herriko Alpinismo Federazioan protagonismoa euskal nazionalismoaren sektore erradikalenak hartzen du. 1934n EAJ-PNV barruan haustura suertatzen da eta gazte erradikalenak, Jagi-Jagi mugimendukoak, alderdiko ildo nagusiari muzin egin eta Euzkadiko independentziaren alde egiteaz gain, kapitalismoaren aurkako jarrera hartuko dute. Gazte hauek Espainiako Gerra Zibilean borrokatuko duten Euzko Gudarosteko gudariak izango dira.

  • Bigarren errepublika garaian Karlos Linazasorok ZUMAR´AGAKO OIDARGI MENDIGOIZALE TALDEA mendi taldea zuzendu zuen.

  • Garai horretan bazen Urretxun mendi talde bat, U'RETXUKO LARTUN MENDIGOIZALE TALDEA, Urretxuko Batzokikoa.

  • 1931. 1931ko maiatzaren 24an mila mendizalek baino gehiagok parte hartu zuten Beasainen asanblada batean eta abuztuaren 30ean elkartu zen Itziarren sektore gipuzkoarra Zumarragako Karlos Linazasororen (Altzeta) zuzendaritzapean.

  • 1935. 1935eko abenduaren 8an Donostian egindako Mendi Elkarte Federatuen Batzarrean Villarreal de Urrechuako Txindoki Talde Alpinoa (Grupo Alpino) azaldu zen elkarte federatu.

  • 1936. 1936ko ekainaren 28an, altxamendu frankistaren bezperan, Irimo mendi-hegalean Txindoki Elkarte Alpinoak LIZARRITURRIKO ITURRIA inauguratu zuen.

  • 1948. 1948ko ekainaren 27an, Izazpi mendi-tontorrean, Ezkioko udalerriko lurretan zementuzko gurutze handi bat jarri zuten, Zumarragako Luises-ek bultzatuta. Pasadizo honetan berriro ere Karlos Linazasoro "Altzeta" azaltzen da. Behin gurutzea inauguratuta, bazkari herrikoia egin zuten Antioko zelaian eta han bere hitzaldia euskaraz hasi nahi izan zuenean Guardia Zibileko sarjentuak tiro egiteko mehatxua egin zuen. Informazio gehiago hemen duzue: http://www.ostadar.org/ostadar/ostadar_historia/ostadar25/edukiak?idazki_zehatza=0210_izazpikogurutzearen_inaugurazioa&solapa=testuak.

  • 1950. 1950ean Donostiako Elizbarrutiko Seminarioan OARGUI (OBRA ATLÉTICO RECREATIVA DE GUIPÚZCOA) sortu zen eta Gipuzkoako zenbait herritan zehar zabaltzen hasi zen. Zehatz-mehatz, O.A.R. une horretan Acción Católica-ren eskutik Espainia osoan hedatzen zen neska-mutilez osatutako gazte elkarteen mugimendu bat zen.

  • 1952. Zumarraga-Villarreal de Urrechuako OARGUI sortu zen. Hogeita hamar urtetan aritu zen euskal tradizio zaharren mantentze eta sustatze-lanetan nahiz ideia berriak garatzen (gaurko errege bezperako kabalgata, danborrada, argazki zaletasuna...) arituko ziren gazte taldeak antolatzen. Baina urtetan zehar OARGUIren erabateko dedikazioa mendizaletasuna izan zen.

  • 1966. 1966an Zumarraga-Villarreal de Urrechuako OARGUIk kaleratu zuen buletin batek, honako testu hau dakar:

  • "[…]
    Cuando se funda el OARGUI Zumárraga-Villarreal en el año 1952, una de las primeras actividades que comenzó con más impulso fue el montañismo. Es de comprender que entonces no había en las villas ninguna sociedad que se dedicara a las actividades montañeras y también las primeras normas o directrices dadas por el Consejo Diocesano fueron que se arengara en los centros la inquietud montañera.

    Es digno resaltar a los fundadores del OARGUI de las dos villas que con tanto cariño sembraron esta afición montañera a los Garin, Aristegi, Urteaga, Laskurain, Madina, Zaldua, Arana, Azurmendi, etc.

    Hoy en día es una realidad la afición que existe.
    […]"

    Gerora zerrenda horretan izen gehiago gehituko dira Urtzelai, Torres, Gutierrez, Buron anaiak, Domaika, Urkiola, Iraola, Zamalloa, Arrieta anaiak, Elizondo, Perez, Etxeberria, eta abar, guztiak Urretxu-Zumarragakoak.



Informazio-iturriak:

  • Pyrenaica - Anales de la Federación Vasco-Navarra de Alpinismo (1926 - 1930 urteak).

  • Historia testimonial del Montañismo Vasco (El descubrimiento de la montaña). I. liburukia. Antxon Iturriza (Editorial Pyrenaica).

  • Historia testimonial del Montañismo Vasco (De los Pirineos al Himalaya (1939-1980)). II. liburukia. Antxon Iturriza (Editorial Pyrenaica).

  • Antxon Iturrizaren kolaborazioa.

  • II. Errepublika Urretxu eta Zumarragan. Gerra Zibilaren atarian liburuan. Antxiñe Mendizabal Aranburu (Oñati: Kutxa Fundazioa, 1996).

  • Beitia.org - Iņaki Beitiaren omenezko mendi-martxaren webgunea (http://www.beitia.org)


[-] Itxi