Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



SUMUSAA BORDAKO AMA.

"Hobe zenukete gaur Irubelakaskora ez igotzea; haizeen menpean izaten den mendia da. Behin goian izanda gero, ez duzue inolako babesik izanen ..."

"... Aspaldian, orain dela asko, Bentatik jende asko, mendizaleak etortzen ziren. Batzuk Irubelakaskora joaten ziren, beste batzuk ordea, Bidarraiko mendietarat. Orain guttiago etortzen dira, eta beren janaria eta edaria daramate. Beste garaiak dira ...! "...43 urte daramatzat Bentan. Euskaraz, espainolez eta frantsesez egiten dut. Administrazioa zergak biltzeko bakarrik oroitzen da gutaz, baina ez bertze gauzetarako. Ez dugu ez argi-indarrik ezta telefonorik ere; arropa garbitzeko errekara joaten naiz, bai udan baita neguan ere. Jubilatzeko adinean nago, 70 urte ditut-eta, hemendik aitzinerat guttiago lan egin nahi dut..."

"...Baina hau ez al da Nafarroa Beherea? —galdetu nion—. Ez, Baztanen zaude. Muga hementxe bertan dago..."

Ostegun Santua, 1998ko apirilak 9.

Luismi González

Izan ere, ez gaude bakarrik... (III)

Beste behin, 1998ko apirilaren 18an hain zuzen, Bidarraitik Amaiurrera bitarteko zeharkaldia antolatu genuen. Bidean zehar, batzuen iritziz Euskal Herriko mendirik ederrenekoetakotzat duten Alkatxuri edo Irubelakaskoa izeneko mendia haren IE-ko isurialde malkartsuenetik igoko genuen. Apirilaren 9an, ibilaldia prestatu genueneko egunean, muga-uharra zeharkatu bezain pronto, Sumusaa Bordako amatxirekin topo egin genuen. Berarekin hitz batzuk trukatu genituen, eta muga ondoan bizitzea zein latza den komentatu zigun, are gehiago, Urritzate eta Aritzakunen kasuan bezala, Sumusaa kokaturik dagoen tokia horrelakoa denean. Izan ere, bi haran hauen berezitasuna honetan datza, Pirinioetako ipar isurialdean badira ere, administratiboki Nafarroa Garaiko lursailak direla. Eta horren ondorioz, Iruñea urrun dagoela eta ezin zutela ez telefonorik ezta argi-indarrik ere jaso -Iparraldetik konektatuta teknikoki hagitz erraza izanen litzatekeena- ondoko baserriaren administrazio-barrutiaren barruan ez direlako. Horrexegatik, ez da harritzekoa haraneko ia baserri guztiak abandonaturik izatea, beste batzuk soilik uda garaian okupatuak izatea eta bakar batzuk azkenik, urte osoan okupaturik direlarik.

Hau da, onartezina bada ere, mendietan bizi den jendeak banaketa administratiboen ondorioz sortutako bidegabekeriak pairatzen dituela… baita XXI. mendean ere.

Beste batzuetan, ogitartekoa hartzeko tenorea izan da artzainekin zein ehiztarirekin beren bordetan berriketan aritzeko unea. Izan ere, mendian lantzen ari garen jarduera edozein dela ere, bertan gaudenean erakusten dugu guztiok mendiaren parte garela. Gehienetan, beraiek gonbidatuak izan garelako izan da, eta bai, onartu behar dugu, noizbait, eguraldia lagun ez izan eta kanpoan kristoren hotza egiten zuelako, geure burua autogonbidatu dugulako. Eta horrelaxe gertatu zen istorio hura ondoren kontatzen dizuedan bezala.

Hartan ere, Belateko pagadi trinkoan gertatu zen. Basoaren erdian irekitako soilune batera iritsi ginen, eta hain ...

Irakurri gehiago [+]