Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



KAIXO, EPA, AGUR, HOLA ...

Kalean ezezagun bat agurtuko bagenu txundituta utziko genuke ...
Mendian berriz, agur loratu eskaintza amaigabea da:
Hor ez dago adin ezberdinen arteko liskarrik ... Denok denoi oparitzen diogu aho bete agurra: Epa eta agur ...

—Jose Luis ZALDUA—
Gibijo, gutxi bisitaturiko eremua.

1995eko urtarrilerako, Javi Areizaga eta biok Banalerroaren etapa guztiak soslaiturik genituen. Hala ere, lehendabiziko etapa honek beldurra-edo sortarazten zigun, jarraitzeko bidea erabat ezezaguna izateaz gain hasierako eta amaierako puntuak oraindik zehaztu gabe genituelako.

Logikoena, hasiera puntua Peña Erea iruditzen zitzaigun; baina mapetan, katrastaletan barne, mendi hau kokatzen zailtasun besterik ez genuen. Behin bere kokapena zehaztu ondoren, igoera nondik egin erabaki behar izan genuen.

Urduñako mendatea zein Nerbioiko behatokia menditik urruti geratzen ziren; Gibijo Mendian barrena bertatik sartu nahi izanez gero, ibilbidea ilogikoa bihurtzen zen, zentzurik gabeko zirkulua bete behar izango genuen-eta.

Hori dela eta, Berberana herrixkan pentsatu genuen. Mapetan zenbait zidorren aztarnak agertzen ziren eta Peña Erearantz gora abiatzea posible zela jakin genuen. Ibilbidea prestatzeko, Berberanara iritsi gineneko goizean, kalean inor ez zegoen. Agertu zen nekazari batek, Pozo Nuevo-ko bidean zegoen mendia seinalatu zigun; ez zuen mendiaren izena ezagutzen.

Katrastala begiztatu eta hala zen, putzu horretatik igaro behar genuen. Sortalderantz joan ginen une oro, harriz eta belarrez osaturiko bidexkan zehar, bidea desagertu arte. Kordalaren gainaldera iritsi ginenean, laster aurkitu genuen Peña Ereako erpin geodesiko handia. Gure begien aurrean, laino urdinen artean Marindako piramideraino iristen zen ordoki zabala irekitzen zen.

Arangatxa mendiko magaleraino ailegatzeko topa genezakeen arazorik nabarmenena bertan diren hainbat eta hainbat bidegurutze aldrebestuak ziren. Hegal honetan inguruko otsotegirik zaharrenetarikoa oraindik dirauela irakurrita genuen. Inbutu erako tranpak direlarik, bertaraino izutzen zen otsoa tiroz akabatu arte. Betarik ez genuenez gero, ez ginen otsotegiaren bila basoan barrena sartu.

Arangatxatik aurrera, Korretundeko putzutik ezkerrerantz jo behar genuen, "Camino del Pozo Nuevo" delakoarekin topo egiteko. Javi eta biok eskuinetik egin ...

Irakurri gehiago [+]