Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Euskal Pirinioan galduta.
Lainoa Binbalet lepoan
Lainoa Binbalet lepoan
—© Hilario Aranburu—
Egin klik handiago ikusteko
(139,151 byte)

1983an, Belaguara egin zen ibilaldi batean, gure mendi taldeko 9 lagun galdu ziren Nafarroa eta Zuberoa arteko mendietan. Autobusa eurak gabe itzuli zen etxera; Binbalet lepoan pausatu zen laino trinko batek (ikusi argazkiak) du errua, laino honek eraman baitzituen mendizale hauek iparralderantz, Nafarroan izan beharrean, Zuberoan bukatu zutelarik. Biharamunean agertu ziren zauririk gabe mendizale guztiak Zuberoan eta Nafarrora pasatu ziren gendarmeen laguntzarekin.

Espainia mailako egunkariek ongi informatu zuten gertatutakoaz: "Nafarroako suhiltzaileek 9 euskal mendizale erreskatatu zituzten ...". Urretxu-Zumarragako prentsatik kanpo, Ostadar Mendi Taldea agertzen zen lehendabiziko aldia zen.

Kontakizunik falta denean, Iņigo Agirrek gaur egunera arte gordetako egunkari-errekorteak itsasi ditugu webgunean.

Zuzendaritza