Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Ostadar Mendi Taldearen bloga
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 12 / 66) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera


OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado

Ostadar Mendi Taldeak datorren maiatzaren 12rako Aralar Mendian egingo den ibilbidea antolatu du, ustekabean harrapatuko dituena baita ere Aralar Mendian ibiltzen ohi diren mendizaleei.

Oraingo honetan, gure ibilbidean ez da izango Aralarreko inongo gailur nabarmenik, oinez Enirio-Aralar izeneko zonaldean kokatzen diren artzain-saroiak bisitatuko ditugu, horietako batzuk Beleku, Gañeta, Malkorri, Uarrain, etab. mendien hegaletan kokatzen direlarik.

Oso hurbil pasatuko gara (eta haien gainean ere ibiliko) ingurunearen babesaren aldetik desadostasun handiak sortu dituzten Aralarren eraikitako pista berrietatik.

Besteak beste, Atau, Goroskintxo, Oabiel, Kobaurrre, Urruzti, Txutxueta, Kutixao, Lizarreta, Pagabe, Doniturrieta eta Enerioko saroiak bisitatuko ditugu.

Guregandik hurbil Uelogoena, Zeargoena eta Pontoa trikuharriak izango ditugu, eta Arraskako nekropoliraino iritsiko gara, duela oso gutxi, 2014an, "Hilarriak" taldeak aurkitutakoa.

Hitzez hitz aipatzen dugu eurak esandakoa: "Arraska nekropoli bat, Aralar gipuzkoarraren erdigunean Santutegi bat. Arraska ezerezaren eta denaren erdian aukeratutako tokia da, handik ez baita inondik datorren biderik pasa. Aldare bat da ezin konta ahala dolina-en eta lur harritsuz beteriko kareharrizko bihurguneen erdian. Bizkar bat da, nabarmentzen dena, inguratzen duenaren desberdina dena, belar finez estalia, nondik zaldiak, behiak, ardiak, ezta ere mendizaleak pasatzen ez diren. Arraskara joan nahi duenak bideak ahaztu behar ditu. Nekropolia 12 tumuluz osatuta dago." (FORTUNA aldizkaria, 32-2015 zbkia.).

Larraiztik irten eta amaiera Lizarrustiko mendatean egingo dugu. Parte hartzeko interesa duten lagunek Ostadar Mendi Taldearen egoitzan eman dezakete izena, astearte, ostegun eta ostiralean arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara, edo bestela 943723385 telefono zenbakira deitu edo ostadat@ostadar.org helbidera email bat idatzi parte-hartzea jakinaraztearren.




Recorrido por las Bordas de Enirio - Aralar "Al encuentro de la "Necrópolis de ARRASKA"

Ostadar MT ha organizado para el dia 12 de mayo una incursión en el macizo de Aralar, que sorprenderá incluso a los habituales de esta cercana zona montañosa.

En esta ocasión, en nuestro recorrido no va a haber ninguna cumbre relevante de la sierra de Aralar, caminaremos visitando las majadas de pastores de la zona conocida por el nombre de Enirio-Aralar, algunas situadas en la ladera, cerca de las cumbres de Beleku, Gañeta, Malkorri, Uarrain, etc.

Pasaremos muy cerca (e incluso caminaremos sobre ellas) de las nuevas pistas construidas en Aralar, que tanta disputa han generado.

Visitaremos las majadas de Atau, Goroskintxo, Oabiel, Kobaurrre, Urruzti, Txutxueta, Kutixao, Lizarreta, Pagabe, Doniturrieta y Enerio entre otras.

A nuestro paso quedaran cercanos los dólmenes de Uelogoena, Zeargoena, Pontoa y llegaremos hasta la necrópolis de Arraska descubierta por el grupo "Hilharriak" hace muy poco tiempo, en el año 2014.

Cito textualmente: "Arraska es una necrópolis, un Santuario en el centro del Aralar guipuzcoano. Arraska es un lugar elegido en medio de todo y de nada, pues por allí no pasa ningún camino. Es un altar en medio de las innumerables dolinas y vericuetos del terreno rocoso, calizo. Es un lomo que sobresale en el terreno, por ser diferente a lo que le rodea, con la hierba muy fina y por donde no pasan los caballos, las vacas, las ovejas, ni los montañeros. Quien quiera ir a Arraska que se olvide de ir por algún camino. Esta necrópolis está compuesta por 12 túmulos." (Revista FORTUNA, nº 32-2015).

Saldremos de Larraitz y terminaremos la marcha en el puerto de Lizarrusti. Salida a las 07:00. Los interesados pueden acercarse a la sede de Ostadar (Zelai Aristi kultur etxea) los martes/jueves/viernes de 20 a 21 horas en el teléfon 943723385, o comunicarse por email (ostadar@ostadar.org).

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2019/05/03 - 04:40) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado

Ostadar Mendi Taldeak datorren iganderako, hilak 14, Nafarroako Eskintza mendizerran, Lizarratik gertu den burutuko den mendi-ibilaldia antolatu du. Garaiera apalekoa, Nafarroa hegoaldean kokatzen diren azken mendialdeetako bat dugu.

Lorka herritik abiatuz, mendizerran barrena sartuko gara eta igoko dugun lehen mendi-punta Mauriain izango da (676 m), eta pixka bat aurrerago Eskintza (741 m) mendiaren tontorrera iritsiko gara: bertan kokatzen da San Kristobal ermita. Gure hurrengo helburua Andelos-eko (Mendigorria) aztarnategi erromatarreko aurriak ikustea izango da, Erromatarren garaian Hispaniako gune komertzial garrantzitsua izan baitzen tokia baita.

Ibilaldiak gorabehera apala dauka (600 m) eta 20 bat kilometroko luzera. Parte hartzeko interesa duten lagunek Ostadar Mendi Taldearen egoitzan eman dezakete izena, astearte, ostegun eta ostiralean arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara, edo bestela 943723385 telefono zenbakira deitu edo ostadat@ostadar.org helbidera email bat idatzi parte-hartzea jakinaraztearren.


LORKA – SIERRA DE ESKINTZA – ANDELOS

Ostadar MT ha organizado para el domingo día 14 de abril una excursión a la sierra de Eskintza, situada en las cercanías de Lizarra/Estella.  De modesta altitud, es una de las últimas estribaciones montañosas del sur de Navarra.

Partiendo de la localidad de Lorka, recorreremos la sierra ascendiendo primero la cima de Mauriain (676 m), y más adelante alcanzaremos la cima de Eskintza (741 m), donde se encuentra la ermita de San Cristobal. Nuestro próximo objetivo serán las ruinas del asentamiento romano de Andelos (Mendigorria), importante centro comercial y de transporte de la Hispania romana.

La excursión tiene un desnivel suave (600 metros) y una distancia de unos 20 kilómetros. Los interesados pueden acercarse a la sede de Ostadar (Zelai Aristi kultur etxea) los martes/jueves/viernes de 20 a 21 horas en el teléfon 943723385, o comunicarse por email (ostadar@ostadar.org).

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2019/04/09 - 07:48) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Ostadar MT-ak txangoa antolatu du datorren martxoaren 10erako, iganderako, Bernoako galtzadan ibiliz Iturmendi herri nafarra Ataunekin elkartuz. Bernoako galtzada (Berrenoa) Erdi Arokoa da eta XIX. mendera arte erabilia izan zen bi noranzkoetan mandazainek salgaiak eramatearren; kontrabandistek ere erabiltzen zuten galtzada hau eta eta Donejakue bideko parte ere izatera iritsi zen. Neurri handi batean pista eta errepide modernoagoen azpian desagertu bada ere, duela urte batzuetatik hona boluntario talde batzuk lanean ari dira, galtzada denok goza dezagun.

Txangoa ez da oso luzea, beraz, Argonitz eta Intxusbururen tontorretara igotzeko aprobetxatuko dugu.

Informazio gehiagorako edo izena emateko, pasa Ostadar elkartetik (zabalik astearte, ostegun eta ostiraletan Zelai Aristi Kultur Etxean, 20:00etatik 21:00etara), edo deitu 943723385 telefonora (ordu berean) edo e-posta bidez helbide honetara (ostadar@ostadar.org) mezu bat bidali.


OSTADAR MT ha organizado una excursión para el domingo día 10 de marzo que recorrerá la Calzada de Bernoa, uniendo la localidad navarra de Iturmendi con Ataun. La calzada medieval de Bernoa (Berrenoa) fue utilizada hasta el siglo XIX por los arrieros que transportaban mercancía en ambas direcciones; también la usaban contrabandistas, e incluso formó parte del camino de Santiago. Aunque en parte ha desaparecido bajo las pistas y carreteras más modernas, desde hace unos años grupos de voluntarios están trabajando en su recuperación para disfrute de todos.

La excursión no es muy larga, por lo que aprovecharemos para ascender a las cumbres de Argonitz e Intxusburu.

Para más información o para apuntarse, pasar por la sede social de Ostadar (Zelai Aristi Kultur Etxea, martes-jueves-viernes de 20 a 21 horas), llamar (943723385, mismo horario) o hacerlo por email (ostadar@ostadar.org).

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2019/03/03 - 16:48) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Google Maps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Datorren igandean Brinkolatik Zumarragarako ibilaldi klasikoa osatuko dugu. Brinkolara trenez joango gara eta Plaentxiren txabolatik jarraituz Otañu gainera igoko gara eta bertatik Urretxu-Zumarragarako bideari ekingo diogu herrira iritsi arte.

Zerrenda irekita dago eta dagoeneko izena eman daiteke Zumarragako Kultur Etxeko lokaletan, astearte, ostegun eta ostiraletan irekita gaudelarik arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara. Telefonoz, 943723385 eta emailez ostadar@ostadar.org eman daiteke izena.


Excursión de Ostadar Mendi Taldea este domingo: Brikola - Zumarraga.

El próximo domingo Ostadar Mendi Taldea organizará una clásica excursión entre Brinkola y Zumarraga. Partiendo desde Brinkola y pasando por la txabola de Palentxi, ascenderemos a la cima de Otañu y desde este lugar recorreremos el camino que nos separa de Urretxu-Zumarraga.

La lista está abierta y se puede inscribir en nuestras oficinas en la Casa de Cultura de Zumarraga, abiertas los martes, jueves y viernes entre las 8:00 y 9:00 horas de la tarde. También se puede inscribir por teléfono 943723385 y por email ostadar@ostadar.org.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2019/02/05 - 02:55) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Google Maps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Urtarrilaren 13an Ostadar M.T.-k 2019ko ekitaldiei hasiera emango die Gipuzkoako barnealdeko irteera klasikoarekin, goizeko irteera batekin.

Autobusez joango gara Bidaniara, eta Iturburutik aterata, Zelatungo lepora joko dugu, Hernio - Ubeltz - Herniozabal gailurreria ederra zeharkatzeko, eta Urkizu auzotik igarota Tolosara jaitsi trenez itzultzeko.

Ibilbideak 15,7 kilometro ditu eta desnibel metatua 700 metrotan. Eguraldi txarra eginez gero, distantzia pixka bat murriztuko genuke.

Informazio gehiago edo egoitza sozialean (Zelai Aristi Kultur Etxea, astearte, ostegun eta ostiraletan 20: 00etatik 21: 00etara). Telefonoa: 943723385.


DE BIDANIA A TOLOSA POR HERNIO

El domingo día 13 de enero OSTADAR M.T. inicia el curso de actividades de 2019 con una salida clásica en el interior de Gipuzkoa, con una salida mañanera.

Iremos en bus hasta Bidania, y saliendo del alto de Iturburu nos dirigirmeos al collado de Zelatun para recorrer el bonito cordal de Hernio - Ubeltz - Herniozabal, y pasando por el barrio de Urkizu descender a Tolosa para volver en tren.

El recorrido consta de 15,7 kilómetros, y un desnivel acumulado de 700 metros. En caso de mal tiempo acortaríamos algo la distancia.

Más información en la sede social (Zelai Aristi Kultur Etxea, martes, jueves y viernes de 20 a 21 horas). Tlf. 943723385.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2019/01/04 - 07:54) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 12 / 66) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera