Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Ostadar Mendi Taldearen bloga
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Bloga - bitakora kaiera
Hasiera  |  -10 |  Aurrekoak  |  (orrialdea 9 / 66) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera


OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Ostadar Mendi Taldeak Urbasa mendilerroa hegoaldetik iparraldera zeharkatuko duen ibilaldia antolatuko du urriaren 18an.

Ubaba parajearen ondoan dagoen Zudaireko portutik irtenda, hainbat elementu ikusiko ditugu: trikuharriak, leizeak, 'Pieza del Habal' eta 'Haya de Ultzama' izeneko "Matamoroak", Erkizako arrasoan dagoen Valentziano gurutzea, Urkoba, Lubierri eta Lezeaundiko haitzuloak; Zulo Handiko begiratokia, San Adriango ermita, Portupekolezaingo arku ikusgarria... azkenik Lizarragako mendatean amaituz.

21 kilometro inguruko ibilbidea eta 700 metroko desnibela.

Interesatuek Ostadarren egoitzatik pasa daitezke (astearte, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara) edo ostadar@ostadar.org helbidera idatziz mezu bat bidali.




El 18 de octubre visitaremos la Sierra de Urbasa.

Ostadar Mendi Taldea organiza para el domingo 18 de octubre una excursión que atravesará de sur a norte la sierra de Urbasa.

Saliendo del puerto de Zudaire, junto al paraje de Ubaba (mal conocido como Balcón de Pilatos), iremos visitando varios dólmenes, simas, los "matamoros" de Pieza del Habal y de Haya de Ulzama, la cruz del valenciano en el raso de Erkiza, las cuevas de Urkoba, Lubierri, Lezeaundi; el mirador de Zulo Handia, la ermita de San Adrian, el espectacular arco de Portupekoleze, ... para terminar en el puerto de Lizarraga.

Un recorrido de aproximadamente 21 kilómetros y 700 metros de desnivel.

Los interesados pueden pasar por la sede de Ostadar (Zelai Arizti Kultur Etxea, martes, jueves y viernes de 20 a 21 horas) o enviar un email a ostadar@ostadar.org.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2020/10/09 - 11:14) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Bihotz berdeak
Bihotz berdeak
—© Bihotz berdeak—

Ohar honen bitartez mendizale giroan gazteentzako intereseko izan daitekeen programa baten berri dakarkizuegu hemen.

Gaur egun, inoiz baino gehiago, natura, ingurumena eta mendiarekiko loturaren beharra nabariagoa da. Zuen mendizale gazteen artean, seguru gaude bizidunekiko sentsibilizazio berezia duten gazteak badaudela, mendi txangoetan zuhaitzekiko interesa dutenak, poltsikotan intsektuak sartzeko ohitura dutenak edo lorezko koilareak egiten dituztenak... gazte horien bila gabiltza!

Etorkizun berria eraikitzeko sentsibilitate berezi hori duten pertsonak, behar beharrezkoak ditugu, horregatik Bihotz berdeak programa sortu dugu.

Kutxa Ekoguneak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Real Sociedad Fundazioaren laguntzaz sortutako programa hau 12-15 urteko gazteei dago zuzendua, eta bere xedea Gipuzkoan natura zale gazteen mugimendua sortzea da.

Ikasturte baten barruan, gazteak bederatzi igandetan, leku eta eremu ezberdinetara irteera tematikoak eginez asetuko dute naturarekiko duten zaletasuna, goi mailako adituen gidaritzapean: mikologoak, botanikoak, etnografoak, orientazioan adituak...

Programa honi buruz, hemen duzue egitarauaren informazioa eta gazteen hautapenean parte hartzeko izen-ematerako esteka. Antolakuntzak ez dugu inor atzean utzi nahi, beraz ekipamendua erosteko zailtasunak izango dituztenentzako laguntzak ere eskainiko dituzte.

Informazio gehiago nahi izan ezkero, ondokoak dira harremanetan jartzeko bideak: hezkuntza@ekogunea.eus edo deitu hurrengo telefonoz zenbakira: 943 33 76 38.




A través de esta nota os informamos de un programa que puede ser de interés para los jóvenes en el entorno montañero.

Hoy, más que nunca, la necesidad de naturaleza, medio ambiente y conexión con la montaña es más evidente. Entre vuestros jóvenes montañeros, estamos seguros de que hay jóvenes con especial sensibilización hacia los seres vivos, que se interesan por los árboles en las excursiones de montaña, que acostumbran a meter insectos en los bolsillos o que hacen collares de flores... ¡buscamos a esos jóvenes!

Necesitamos personas con esa sensibilidad especial para construir un nuevo futuro, y por eso hemos creado el programa Bihotz Berdeak.

Este programa, creado por Kutxa Ekogunea y la Sociedad de Ciencias Aranzadi en colaboración con la Fundación Real Sociedad, está dirigido a jóvenes de entre 12 y 15 años y tiene como objetivo crear un movimiento de jóvenes aficionados a la naturaleza en Gipuzkoa.

Dentro de un curso, los jóvenes y durante nueve domingos, saciarán su afición por la naturaleza con salidas temáticas a diferentes lugares y zonas, bajo la batuta de expertos de alto nivel: micólogos, botánicos, etnógrafos, expertos en orientación...

Sobre este programa, aquí tenéis la información del programa y el enlace a la inscripción para participar en la selección de jóvenes. La organización no quiere dejar atrás a nadie, así que también ofrecerá ayudas para quienes tengan dificultades para comprar el equipamiento.

Para más información contactar con Hezkuntza@ekogunea.eus o llamar al 943 33 76 38.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2020/09/19 - 03:38) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Ostadar Mendi Taldeak datorren irailaren 13 iganderako irteera interesgarri bat antolatu du, bertan Arabako Portilla mendizerra bisitatuko dugu.

Bergantzu herritik irtengo gara, eta gero eta bisitatuago den Inglares ibaiaren "Uraren Ibilbidearen" zati batean ibiliko gara, inguruaz gozatuz Herreriako urjauzira iritsi arte. Bertatik Moratza (1.058 m) mendira igoko gara eta ondoren Txulato (946 m) tontorrera, bista ezin hobeak eskaintzen dituen tontorra delarik. Inguruan diren Portillako gazteluaren aurriak (ondo egokituak) ere bisitatuko ditugu -Arabako armarrian ageri den gaztelua da-, azkenik Portilla herrian amaitzeko ibilaldia.

19 Km-ko ibilbidea eta ia 1.000 m-ko desnibela duena, zailtasun teknikorik gabea.

Bertaratzeko interesa duten mendizaleek asteartean, ostegun eta ostiralean eman dezakete izena Ostadar Mendi Taldearen egoitzan (19:00etatik 20:00ak bitartean) - Adi! ordutegia aldatu dugu, bakarrik irailean zehar izango da, urrian betiko ordutegira - 20:00 - 21:00 itzuliko gara - edo emailez adierazi ostadar@ostadar.org helbidean denboraz aurretik adierazita.


Ostadar MT ha organizado una salida para el domingo 13 de septiembre, en la que visitaremos la alavesa Sierra de Portilla.

Saldremos de la localidad de Bergantzu, y recorreremos parte de la cada vez más concurrida "Ruta del Agua" del río Inglares, disfrutándola hasta llegar a la cascada de la Herrería. De ahí ascenderemos a la cima de Moratza (1.058 m) y posteriormente el monte Txulato (946 m), con fantásticas vistas. Visitaremos los cercanos restos (muy bien acondicionados) del castillo de Portilla (que aparece en el escudo de Araba), para terminar la marcha en el pueblo de Portilla.

Un recorrido de unos 19 kms y cerca de 1.000 metros de desnivel, sin ninguna dificultad técnica.

Los interesados pueden pasar por nuestra sede los martes, jueves y viernes de 19 a 20 horas (atención al nuevo horario!) - solo durante septiembre, en octubre volveremos a nuestro horaio de siempre - 20:00 - 21:00 - o comunicarlo por email (ostadar@ostadar.org) con suficiente antelación.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2020/09/06 - 07:55) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Datorren ostegunetik (hilak 16) aurrera eta federatu karneten gestioa egitearren (altak, karneta emateak, ...) OSTADAR Mendi Taldeko bulegoak zabalduko ditugu. Uztailean zehar astearte eta ostegunetan bakarrik irekiko ditugu bulegoak eta arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara izango da. Abuztuan bulegoak itxita izango dira. 

Era berean informatu nahi dugu karneta berriak egiteko azken eguna uztailaren 23a izango dela, hala informatu baidigute Federaziotik dela azken eguna eurak tramitatzeko gero.

Garrantzitsua: COVID-19 pandemiaren kutsatzeak saihestearren, zerbitzua beheko solairuan emango dugu.

 

A partir del próximo jueves (16 de julio) OSTADAR Mendi Taldea abrirá sus oficinas para llevar a cabo la gestión de carnés de  federado (altas, entrega, ...). Durante este mes de julio, las oficinas se abrirán solamente los martes y jueves, permaneciendo cerradas durante el mes de agosto

De la misma manera queremos informar que el último día de día para tramitar nuevos carnets será el 23 de julio, tal y como nos ha sido informado desde la Federación Gipuzkoana de Montaña.

Importante: aplicando la normativa para evitar contagios por la pandemia de COVID-19, el servicio será ofrecido en la planta baja del edificio.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2020/07/16 - 13:39) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

OpenStreetMaps (pantaila osoa - pantalla completa)

Jaitsi GPX fitxategia zipatuta / Descárgate el track GPX zipado


Ostadar Mendi Taldeak 2020ko txangoei berrekin behar die COVID19 gaitzak eragindako etenaldiaren ondoren. Egutegian aldaketa batzuk eginda, uztailaren 12rako, iganderako, Nafarroako Pirinioetarako irteeraren ordez, Aizkorriko mendigunetik txango polit eta original bat egitea proposatzen dugu.

Arantzazuko Santutegitik abiatuko gara, eta Iturrigorri eta Arbelgaizto artean gutxi bisitatutako bidetik Urbia ingurura hurbilduko gara. Han, "Tonttor" borda ondoko "Arkuetako" bat bisitatuko dugu.

Artzanegi (1230 m) eta Pinpil (1279 m) gailurrak bisitatu ondoren, Oltzako belardietara jaitsiko gara, haien sarreran dagoen "petroglifo"-aren bila.

Bestalde ere, "Sutoki"-ko meategiak ere bisitatuko ditugu, non galena eta blenda mineralak ateratzen ziren; minerala "egosten" eta tratatzen zen zulo baten azken hondarrak ikusiko ditugu.

Aurrerago, "San Adriango galtzada" ezagunaren goialdera hurbilduko gara, baina ez gara haren gainetik ibiliko, baizik eta San Adriango kobazulora beste galtzada zaharrago eta ia ezezagunago batetik jaitsiko gara.

"San Adriango leizeko begiratokia" bisitatu ondoren, kobazuloa zeharkatu eta Otzaurtera joango gara, Añabaso (962 m) tontorretik igaroz.

Martxa honetan ez ditugu inguruko gailurrik garrantzitsuenak bisitatuko, baina garai bateko mendietako bizimoduaz hitz egingo diguten parajeak aurkituko ditugu.

Izena emateko 659-486-878 eta 620-922-246 telefonoetara deitu behar da, edo ostadar@ostadar.org helbidera idatzi. Zer esanik ez, osasun-agintariek gomendatutako osasun-arreta neurri guztiak hartu beharko ditugu kontuan.




Ostadar Mendi Taldea retoma las excursiones de 2020 tras el parón provocado por el COVID19. Con algunos cambios en el calendario, para el domingo 12 de julio, en lugar de la salida prevista al Pirineo navarro, proponemos una bonita y original excursión por el macizo de Aizkorri.

Partiremos del Santuario de Aránzazu, y por la ruta poco transitada de Iturrigorri y Arbelgaizto nos acercaremos al paraje de Urbia, donde visitaremos uno de los "Arkuek" situados junto a la borda "Tonttor".

Tras visitar las cimas de Artzanegi (1230 m.) y Pinpil (1279 m.), descenderemos a las praderas de Oltza en busca del "petroglifo" ubicado a la entrada de las mismas.

Visitaremos también las poco conocida minas de "Sutoki", donde se extraía mineral de galena y blenda; veremos los últimos restos de una hoya donde se "cocía" y trataba el mineral.

Más adelante nos acercaremos a la parte más elevada de la archiconocida "Calzada de San Adrián", pero no caminaremos sobre ella, sino que bajaremos a la Cueva de San Adrián por otra Calzada más antigua y casi desconocida.

Tras visitar el "Mirador de la Cueva de San Adrián", cruzaremos la cueva para dirigirnos a Otzaurte, pasando por la cima de Añabaso (962 m).

En esta marcha no visitaremos las cimas más prominentes de la zona, pero descubriremos parajes que a nuestro paso nos hablarán de la vida en estas montañas en épocas pretéritas.

Para inscribirse los interesados deberán llamar a los teléfonos 659-486-878 y 620-922-246 , o contactar por email con la dirección ostadar@ostadar.org. Ni que decir tiene que tendremos que adoptar todas las medidas de precaución recomendadas por las autoridades sanitarias.

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2020/06/28 - 13:39) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Hasiera  |  -10 |  Aurrekoak  |  (orrialdea 9 / 66) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera