Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Udana - Jandoain/Jabondo - Katabera - Biozkornia - ARTZANBURU (1.368 m) - AIZKORRITXO (1.344 m) - Arbelar - Oltza - San Adrian (Sandrati) - Añabaso - Beunde - Otzaurte.

Goierriko Bira (2. etapa) - Udanatik Otzaurterako ibilaldian, Aizkorri Mendia ezagutuz...
San Adriango tunela
San Adriango tunela
—© Goierri Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(104,544 byte)

GOIERRIKO BIRAko bigarren etapa honek Aizkorri Mendizerra zeharkatzen du, bere tontor lerdenak eskualdeko goi-tontorrak dira. Urbiako arrasoetako leku irekietan, kareharri, goroldio ... arteko zidor bilduetan, pagadi ederretan edo Sandratiko galtzada historikoan ibiliko gara.

UDANA (515 m) - ARTZANBURU (1.368 m). Hemen mineral kiskaltze-labe bi daude [1]. Udanako gainean GR bide bat abiatzen da eta FRANTXISKORTA eta OLLARIAGA lepoak pasatu ondoren JANDOAIN txaboletara igotzen da. Pixka bat gorago bide zabal hau utzi eta ezkerrean zidor batetik igo behar da BIOZKORNIAko lepo zabaleraino. Zutoi adierazle bat dago, baita AMABIRJIÑAREN SILLEA ere [2].

Gure aurrean, zerbait ezkerrera, ARTZANBURU (1.368 m) altxatzen da. Marka horiak dituen zidorrak bertara bideratuko gaitu. Buzoia eta igel itxurako etxetxo bat daude tontorrean. Behatoki ikusgarria da norabide guztietara. Bertatik ikus daitezkeen mendien zerrenda oso luzea da. GOIERRIKO BIRAko ibilbidearen zati handi bat ere ikus daiteke.

ARTZANBURU - OLTZA (1.100 m). Hego norabidean arrasoetarantz jaitsiko gara. Belardietan zidorra HE norabidean doa. Bidea jarraitzeko zati batzuetan lurrean sartutako harri bertikal batzuetaz baliatu gaitezke. AIZKORRITXOko (1.338 m) tontorrera eta gertu dagoen trikuharrira [3] helduko gara. Hurrengo lepotxora jaitsi eta arrasoetatik jarraituz gure aurrean, pixka bat ezkerrera, gutxi ezagutzen den LEKUNBERRI (1.364 m) tontorrera igo gaitezke.

Tontor honetatik marka horiak dituen zidorra jarraituz gero ARBELARreko BORDEtaraino jaitsiko gara. Hemen URBIA eta AIZKORRIrantz doazen bideak alde batera utzi eta pintura gorriarekin markatutako zidorra bilatu, zeinek edertasun handiko gune karstiko batetik OLTZAko zelaietaraino bideratuko gaitu. Azken zati honetan bidea goroldioz estalitako kareharriak bistaratu eta pagoak hazten diren lursail batetik doa.

OLTZA ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko urtarrilaren 25ean.

Lizarrate, Sandrati, San Adrian

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2008ko irailak 7

Done Jakue 'Bideak'

OHARRA: Done Jakue Bidearen inguruan 2008an egindako ibilbide bati buruz emandako informazioa, harira ekarri dugu.

Done Jakue Bidea Penintsula Iberikoa eta Europa osotik abiatuta, Santiago de Compostela hiriburura, Jakue apostoluaren erlikiak gurtzearren, erromesek egiten duten bidea da. Erdi Aroan zehar oso bide erabilia izan zen, geroago pixka bat ahaztua izan eta egun berriz indar handia hartu izan du. Askotan, bideak iraganeko Erdi Aroko galtzada zein galtzada erromatarrekin bate egiten zuen, baita ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2008ko irailak 7

VII. KAPITULUA: Done Jakue Bideko jendeen ezaugarriak eta herrialdeen izenak.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2008ko irailak 7

Liber Sancti Iacobi liburua (Done Jakueren liburua).

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (5)

2010eko urtarrilak 27

Aizkorri-Aratz Parke Naturala.

Aizkorri-Aratz Parke Naturala (2006an izendatua, apirilaren 4ko 76/2006 dekretuak izendatua) 16.000 hektarea zabal da Gipuzkoa eta Araba arteko lurretan zabaltzen delarik: Gipuzkoa aldetik zazpi dira euren lurrak bertan dituztenak (Zegama, Zerain, Legazpi, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga) eta lau Arabako lurrak (Asparrena, Barrundia, Donemiliaga eta Zalduondo), Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko lurrak ere bertan sailkatzen direlarik.

Euskal Herriko zonalde menditsuenetariko bat dugu, eta bertan kokatzen da Gipuzkoako eta baita ere Goierriko gainik garaiena, Aitxuri (1.551 m), baita ere herrialdeko gainik enblematikoenetako bat, Aizkorri (1.528 m), mendikateari izena ematen diolarik. Azkeneko honen tontorrean Santo Cristoren omenezko ermita dugu, eta baita ere Euskal Herrian (arduradunik gabeko) aterpe garaiena ere bai. Altzania Mendian, bestalde, Aratz da bertako tontorrik garaiena, sumendi erraldoi baten itxura hartzen duelarik.

Aizkorri-Aratz Parke Naturala aberatsa da bai floran, baita faunan ere: bertako basoak Euskal Herriko harizti, amezti eta pagadi zabalenetakoak osatzen dituzte, eta halaxe nabarmentzen dira gainaldeko bazkagune eta kare-harkaiztiak. Faunari dagokionez, ondorengo espezieak nabarmendu daitezke: okil beltza (Dryocopus martius), miru gorria (Milvus milvus), sai zuria (Neophron percnopterus), belatz handia (Falco peregrinus), sai arrea (Gyps fulvus), arrano beltza (Aquila chrysaetos), arrano sugejalea (Circaetus gallicus), belatz gorria (Falco tinnunculus), belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus), belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhorocorax) eta erroia (Corvus corax), zeinak bertako lurraldearen gainean hegal egiten duten, eta baita ere basakatua (Felis silvestris), lepazuria (Martes foina), muxar grisa (Glis glis), orkatza (Capreolus capreolus), lepahoria (Martes martes), elur-lursagua (Chyonomys nivalis), baso-igel iberiarra (Rana iberica) eta uhandre alpetarra (Triturus alpestris) gisako espezieak, Aizkorriko faunaren espezie nabarmen gisa aurkez baitaitezke. Halaber, Aizkorri Euskal Herriko geografian zehar saguzarren espezie gehien duen zonaldetako bat dugu, eta besteak beste ferra-saguzarra (Rhinolophus sp.), Geoffroy saguzarra (Myotis emarginatus), Schreiber saguzarra (Miniopterus schreibersii), etc... eta halaxe, Europar legediaren arabera 20 bat espezie babestu baino gehiago. Horien guztien artean bertako paretetan habia jartzen duten saiek 30 bat bikote osatzen dituzte, Gipuzkoa, Araba eta Bizkai barnean aurkitu daitekeen koloniarik handiena hain zuzen. Ez oso urruti, bazkan aurkitzen dira bertako larreak okupatzen dituzten ardi latxeko artaldeak.

Los expertos han hallado en el Parque más de 20 puntos de especial interés ecológico, lo que convierte al entorno en parque de interés comunitario europeo, dentro de la red Natura 2000: las moles calizos de Aizkorri-Aratz y Peñas de Egino, las campas de Urbia- son un claro ejemplo.

La denominación de Parque Natural fue en su día empañada por la previa autorización (16-enero-1997) y posterior construcción (1998) de la demasiado cercana central eólica de Elgea-Artia, con el peligro que supone la existencia para todas las aves del lugar una central eólica. La misma denominación de Parque Natural tuvo que esperar unos años antes de que ésta se estabilizara -u olvidara.

El Parque Natural de Aizkorri-Aratz recibe cada año la visita de 300.000 turistas y montañeros, siendo el Parque Natural más visitado entre las provincias de Gipuzkoa, Araba y Bizkaia.

Más información en: http://eolicasasino.blogspot.com/2000/03/central-elica-elgea-urkilla.html

[-] Itxi 
Eranskina (6)

2010eko urtarrilaren 27an.

Udanatik Otzaurtera... jakinminean...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (7)

2010eko urtarrilaren 27an.

Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra.

Irakurri gehiago [+]