| |||||||||||
ATAUNIKER kultur elkarteak uztailaren 23rako honako mendi ibilaldi interesgarria antolatu du: EKIMENA: Orain dela 75 urte, 1936ko uztailaren 25ean nafar erreketeak Gipuzkoan sartu ziren Ataundik. Egun hura gogoan izanik, mendi-ibilaldi historiko gidatua izango da orduan egindako ibilbide berberetik. Data: 2011ko uztailaren 23an, larunbata.AUTOBUSA goizeko 7:30etan irtengo da Ataun San Martingo plazatik. Bidean gertaera latz haien inguruko zenbait argibide emango dira. Amaieran HAMAIKETAKOA izango da Aizkoate elkartearen atarian. ... Irakurri gehiago [+] | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2011/07/13 - 15:03) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|
| |||||||||||
Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa) En castellano, más abajo Datorren uztailaren 10erako, OSTADAR MENDI TALDEAk Donibane Garaziko mendietan txango polita antolatu behar du. Egun honetan Nafarroa Behereko mendi belartsuetan ibiliko gara, bertako historia eta ondare megalitikoa hobeto ezagutuz. Bestalde, ibilbidea beheranzko joera izango du eta menditik irtengo gara oraingoan, ibarrean dagoen Donibane Garazi herri ederrean amaitzeko. ... Irakurri gehiago [+] | |||||||||||
| |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2011/07/03 - 06:02) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|
Ostadar Mendi Taldeak Beasaindik irteera izango duen Ehun Milak Ultra Trail lasterketan laguntzeko lagun boluntarioen zerrenda ireki du. Laguntzaileen artean bi lagunentzako bidaia bat zozketatuko du Antolakuntzak. Aurten Goierri Garaitik uztailaren 15ean, ostiralean pasatuko dira korrikalariak, gutxi gorabehera 19:30etatik 23:00etara hain zuzen. (en castellano más abajo) ... Irakurri gehiago [+] | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2011/06/15 - 17:04) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|
Hona hemen Terje Sorgjerd TSO-ren azken lan ederra. Ikusgarria!!! The Arctic Light from TSO Photography on Vimeo. Bere aurreko bi lanak esteka honetan ikus ditzakezu. ... Irakurri gehiago [+] | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2011/06/15 - 14:38) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|
| |||||||||||
OHARRA: Izena emateko azken eguna: EKAINAK 3 NOTA: Último día de inscripción: 3 DE JUNIO En castellano... más abajo. Soria ezagutzen...
Ostadar Mendi Taldearen txangoa Soriara Cañón del río Lobos Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa) Pico Urbión Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa) Ostadar Mendi Taldeak Soriako gunerik ederrenetariko batzuk ezagutzeko gonbitea luzatzen dizue datorren ekainerako, zehatz-mehatz ekainaren 11 eta 12rako. Txangoa honetan datza, ekainaren 11n, goizeko 7etan Zumarragako parrokiatik autobusez aterako gara San Leonardo de Yagüe herritik hurbil dagoen LOBOS IBAIAREN ARROILArantz abiatzeko, eta espresuki ZAZPI BEGIEN (PUENTE DE LOS SIETE OJOS) ZUBItik hasteko, bertatik hasiko baitugu ibilaldia. Hemendik aurrera, paisaia ezin ederragoan eta sai arreen begiradapean, arroila ederra zeharkatuko dugu, bertatik igarotzean hainbat aldiz ibi batzuetatik erreka zeharkatuz oinak ere busti beharko ditugularik (txankleta batzuk ez dira soberan izango). Halaxe, osatuko ditugu arroilaren 12 kilometro lasai ezin ederragoak SAN BARTOLOMEren omenezko baseliza tenplariora iritsi arte, XII-XIII mendeen artean eraikia eta erromaniko edo protogotiko estiloan egina. Han aurreikusten dugu zerbait jatea ostera hurbil izango den autobusa hartzeko bertako parkeko aparkalekuan. ... Irakurri gehiago [+] | |||||||||||
Editore erabiltzailea: admin |
(2011/05/18 - 17:02) |
Permalink |
Erantzun mezu honi
|