Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 24 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera



Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)

GPX fitxategia



Elevation profile

Igande honetan, hilaren 11n urteko lehen irteera estreinatuz, Aranotik Urnietarainoko bidea ezagutuko dugu, tartean Adarra mendira igoz. Nafarroa eta Gipuzkoa arteko lurrak ezagutuko ditugu inguruetan, megalitoz beteriko lepoak, mugaldeko istorioak gorde dituztenak. Irteera goizeko 7:30etan Zumarragako parrokiatik. Gurekin etortzerik nahi?

Este próximo domingo 11 de enero, y como primera excursión de este año, viajaremos desde Arano hasta Urnieta, pasando entre otras por la cima de Adarra. Caminaremos por tierras fronterizas entre Navarra y Gipuzkoa, con numerosos megalitos en sus collados e infinidad de historias de contrabando entre ambas provincias. La salida a las 7:30 desde la Parroquia de Zumarraga ¿Quieres venir con nosotros?

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2015/01/06 - 14:46) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)

KMZ fitxategia

GPX fitxategia



Elevation profile

Igande honetan, hilaren 30ean Santikurutze Kanpezu ondoko Joar mendira igoko gara Kodesetik eta ostera Ibernalon egingo dugu urte amaierako bazkaria. Irteera goizeko 7:30etan Zumarragako parrokiatik. Gurekin etortzerik nahi?

Este próximo domingo, viajaremos hasta Santikurutze Kanpezu (Santa Cruz de Campezo), para visitar desde el Monasterio de Kodes la cima del Joar y bajar posteriormente por el puerto de Nazar hasta la ermita de Ibernalo, en donde realizaremos la comida del año. La salida a las 7:30 desde la Parroquia de Zumarraga ¿Quieres venir con nosotros?

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2014/11/28 - 02:44) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Harrikilinka
Harrikilinka
—© Ostadar—

Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)


Elevation profile

Datorren igandean, hilaren 19an Baztango Harrikilinka harria ezagutuko dugu, haizeak mugitzen omen duen harria. Irteera goizeko 6:30etan Zumarragako parrokiatik. Gurekin etortzerik nahi?

El próximo domingo, visitaremos la piedra de Harrikilinka, en el Baztan, la piedra que mece el viento. Salida a las 6:30 de la parroquia de Zumarraga. ¿Quieres venir con nosotros?

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2014/10/16 - 12:53) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

Anduetza Parketxeak, Aizkorri-Aratzeko interpretazio zentroak, Urbiako larreetan kokatua dagoen Oltzako saroira irteera antolatu du. Urriaren 12an da hitzordua eta Aldaola aparkalekuan (Otzaurtetik 4 km-ra) hasiko da goizeko 9:00etan.

Oltzako saroira irteera 3 ordu inguruko mendi ibilaldi erraza da. San Adriango igarobidea zeharkatzen hasi eta, Erdi Aroko galtzadari jarraituz, hainbat pagomotz gordetzen dituen pagadi ikusgarri baten zehar jarraituko dugu. Ondoren, Urbiako larreetarako bidea hartu eta Oltzako saroira ailegatuko gara.

Oltzako saroian Ma Paz Oiarbide artzainak eta Fermin Leizaolak (artzaintzaren munduan adituak) egingo digute ongietorria eta Idiazabal gazta ekoizten duten artzain familia baten gaurko bizimodua erakutsiko digute ere. Gaurko artzaintza ezagutzeaz gain, antzinako artzaintzara gerturatuko gara, Oltzan Ma Paz-en aitonaren eta bere familiaren txabolak zutik dirautelako. Honela, garai bateko txabolak nolakoak ziren ikusi, artaldea nola zaintzen zuten entzun eta gazta egiteko prozesuaren gorabeherak ezagutuko ditugu, besteak beste.

Artzaintzak gure herriaren paisaia eraldatu du eta Idiazabal gazta bezalako jaki gozo-gozoa oparitzen digu. Honenbestez, Anduetza Parketxeak aukera ezin hobea eskaintzen du gure mendietako antzinako ogibide honi gerturatzeko.

Informazio gehiagorako: 943 80 21 87 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2014/10/10 - 10:07) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)


Elevation profile

Madameté-rako igoera



Google Maps + Panoramio (pantaila osoa - pantalla completa)


Elevation profile

Midi-rako igoera

Cap Sud Ouest au Pic du Midi from Eric Perrin on Vimeo.

Ostadar MT-ak datorren irailaren 13 eta 14rako Frantziako "Pirinio garaietako" Pays Toy eskualderako ibilaldi ederra proposatzen du.

Larunbatean goizeko 5etan abiatuko gara eta ibilbideari hasiera Barèges-etik hurbil dagoen Pont de la Gaubie ingurutik ekingo diogu, Aygues Cluses haran ederretik hain zuzen; hemendik Madaméte izeneko aintzira, lepo eta tontorrera igoko gara (2.657 m), nondik Néouvielle mendiguneko bista ezin hobeak ikus daitezkeen. Tracens-eko isurialdetik jaitsiko gara, paraje ederretatik igaroz, Nère, Tracens, Blanc eta Coubous aintziren ondotik ibiliz, abiapuntu izan den gunera itzuliz. Gutxi gora behera 7 orduko ibilaldia, xendra erosoetatik 1.300 metroko desnibelarekin.

Gaua Barèges-eko aterpean igaroko dugu, mantenu erdian (afaria, lo eta gosaria barne).

Bigarren eguna edozein mendizalek bere curriculumean sartu beharko lukeen mendi baten inguruan jarri dugu, Midi de Bigorre (2.876 m) tontorra. Gainean astronomia behategi erraldoia badago ere, merezi du haren tontorrera igotzea, izan ere haren bistak Pirinioetan ikus daitezkeen onenak dira.

Toue etxolatik gora igoko gara, Oncet aintzira eta Sencours lepora iritsiz; hemendik aurrera, tontorrera pista bat jarraituz iritsiko gara. Goitik ikus daitekeen ikusmira ikarragarri ederra da. Jaitsiera, "mandazainen bide"-tik burutuko dugu, La Mongie-ko eski-estaziora jaitsiz.

Egonaldia eta bidaiaren kostua 70 eurokoa da Ostadarreko bazkideentzako, 75 euro bazkide ez direnentzako delarik.

Izena emateko (baita informazioa jasotzeko ere), telefono hauetako batera deitu behar da 659 48 68 78 (Luis) edo 620 92 22 46 (Javier). Plaza mugatuak dira, eta komenigarri da interesa duten mendizaleek lehenbaileen deitzea, izan ere aterpean egindako erreserba aurretik itxi behar da. Ostadar Mendi Taldearen egoitza abuztuan itxita dagoenez, ez da bertako telefonoz zein emailez irailera arte artatzerik izango. Informazio gehiago Ostadar Mendi Taldearen webgunean (http://www.ostadar.org).


OSTADAR AL PIRINEO FRANCÉS (PAYS TOY)

Ostadar MT propone para los días 13 y 14 de septiembre una excursión al Pays Toy, en el Pirineo francés, en el departamento denominado "Altos Pirineos".

Saliendo el sábado hacia las 5 de la mañana iniciaremos el recorrido cerca de Barèges, en el Pont de la Gaubie, desde donde recorreríamos el bonito valle de Aygues Cluses; de aquí accederíamos a la laguna, collado y cima de Madaméte (2657 metros), desde donde podremos contemplar estupendas vistas del macizo de Néouvielle. Bajaremos por la vertiente de Tracens, pasando por bellos parajes junto a los lagos Nère, Tracens, Blanc y Coubous, y regreso al punto de partida. Unas 7 horas de marcha, para ascender por buenos senderos un desnivel de unos 1300 metros.

Pasaremos la noche en un albergue de Barèges, en régimen de media pensión. Para el segundo día tenemos pensada la ascensión a un pico imprescindible en el curriculum de cualquier pirineísta: el Midi de Bigorre (2876 metros). Aunque en la cima hay edificado un enorme observatorio astronómico, ello no desmerece su ascensión, dado que sus vistas son de lo mejor del Pirineo.

Subiremos por la cabaña de Toue hasta el lago de Oncet y el collado de Sencours; de aquí alcanzaremos la cima por una pista. Las vistas desde arriba son soberbias. El descenso lo haremos por el "camino de los muleros" hasta la estación de esquí de La Mongie.

El precio del viaje y la estancia suponen 70 euros para los socios de Ostadar y 75 para los demás. Para apuntarse (o informarse) hay que llamar a uno de estos teléfonos: 659 48 68 78 (Luis) o 620 92 22 46 (Javier). Las plazas son limitadas y conviene que los interesados se apunten cuanto antes, pues hay que cerrar la reserva con el albergue con antelación. La sede del club está cerrada en agosto y no se atenderá el teléfono ni por email hasta septiembre.

Más información en la web de Ostadar (www.ostadar.org)

...  Irakurri gehiago [+]

Editore erabiltzailea: admin |  (2014/08/15 - 16:01) |  Permalink |  Erantzun mezu honi
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo


Hasiera  |  -10  |  Aurrekoak  |  (orrialdea 24 / 68) |  Hurrengoak  |  +10  |  Amaiera