Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Urizaharra - TOLOŅO (1.271 m) - Toloņoko Monasterioa - Bastida

Arabako Mendialdetik Arabar Errioxarako bidean

Arabako Mendialdetik Arabar Errioxarako bidean

Urizaharra, Erdi Aroko hiribildua, ARABAKO MENDIALDEKO ESKUALDEAN eta KANPEZUKO KOADRILAN kokaturik dagoena. Aspaldin zituen murru zaharraren aztarnak eta ATE FORTIKIFAKUA gorde ditu sarreran, sarrera nagusiaren albotan bi dorre erdizirkular dituelarik. Eskualdea babesteko toki erabakigarria izan zen Urizaharra, ARABA eta TREBIÑUtik ERRIOXArako pasabidea kontrolatuz.

TOLOÑO MENDIA, Mendialdeko amaiera eta Errioxako eskualde geografikoaren hastapena, azken hau Arabar eta Logroñoar diren azpi-eskualdeetan banatua.

Toloño Mendia alde batera eta bestera banatzen dituen UR-EMARIEN BANALERRO GEOGRAFIKOa da, eta FOEHN EFEKTUaz lagundurik iparraldean kokatzen ohi ditu itsasaldetik datozen laino hezeak. Alde honetan hain zuzen, iparraldetik datozen haizeen eraginak eta hauek dakartzan hezeago diren laino-fronteek mendiaren hegalak pagadiz beterik egotea ekartzen du. Hegoaldeko isurialdean ordea, klima mediterraneoago da, eta bertan gailentzen diren basoak artadiak dira, Euskal Herriko ardorik onena ekoizten duten mahastiak ahaztu gabe.

Ingurune eder honetan, Urizaharra-tik (Peñacerrada bezala ezaguna da gaztelaniaz) BASTIDArainoko ibilbidea egingo dugu, Toloño Mendia zeharkatuz hain zuzen.

URIZAHARRA (752 m).

Urizaharra-tik H-ko norabidean irtengo gara ortu eta baratz arteko bidean, eskuinaldean bide bat zeharkatuko dugu eta zenbait zereal-sail inguratzen dituen partzela-arteko pista batera aterako gara.

Eskuinetik ezkerrera H-HM-ko norabidean, ORBISO herriaren gainaldetik aterako gara, jaitsiko gara eta H-ko norabidean pagadian sartzen den pista batetik jarraituko dugu.

Bertatik igoko gara ATXABAL mendiaren magalera irteten den pista batera irten arte, ezkerraldean HERRERA MENDATEA dugu eta eskuinaldean RIBAS DE TERERO MENDATEA... azken honetarantz zuzenduko gara.

Ribas de Tereso mendatea, URIZAHARRA eta BASTIDA lotzen dituen mendatea, Ribas de Tereso herri errioxarretik igaroz.

Urizaharra-rantz metro batzuk behera egingo ditugu eta ezkerrerantz irteten den pista hartuko dugu, eta bertatik jarraituko PAGOETA ATAKAraino iritsiko gara. Langa metaliko batek ixten du pista. Langa zeharkatu eta ezkerralderantz jarraitzen duen xendra batetik jarraituko dugu, malda gogorrekoa bai, pistak egiten dituen bihurguneak saihesten dituena.

Pistara aterako gara berriz eta bertatik jarraituk dugu, ezkerraldean basoan sartzen den bide zabala utziko dugu, pistak samurki beherantz egiten duen inguru batean ere utziko dugu eta basotik AIZKORRIko HAITZA inguratzen duen xendra estu batetik igoko gara azken mendi honen I-ko isurialdean.

Basotik goi-larrez osaturiko ingurunera irtengo gara, REPARASAko ZELAIetara hain zuzen. Mendixkaraino samur-samur igoko gara, eskuinaldean, zuhaitz batzuen ondoan sakon batera jaisten duen xendra bat hartuko dugu eta basoan sartuko gara berriro.

Eskuinalderantz egingo dugu berriz, eta pagadi barruan zedarriz markaturiko bidetik jarraituko dugu.

Berriz basotik irtengo gara eta aurrean Toloño mendiaren gandorrak ikusterik izango dugu.

Zidorra jarraituko dugu eta berriz sartuko gara pagadian, Toloño gainaren ezkerraldean kokatzen den lepo baterako noranzkoan, bertan ikusiko ditugun zedarriak jarraituz.

M-ko gandorretik gailurreraino egingo dugu bidea. Bertan gainean kokatzen den erpin geodesikoa ikusiko dugu.

Metro batzuk jaitsi, M-eko norabidean jarraitu Toloñoko magaleraino, trepada txiki bat eta tontorrera iritsiko gara.

TOLOÑO (1.263 m). Gurutze txiki bat gainean. Ikus daitekeen panoramika, norabide guztietan egundokoa dugu: I-ean Trebiñuko lurrak eta Gasteizko Mendiak gailentzen dira. E-an Toloño eta Kodes Mendiak. M-ean Obaranes mendiak eta Arcena mendizerra. H-ean Errioxako eta Arabar Errioxako mahasti bukaezinak zabaltzen dira, Mendiaren magalean Bastida herria eta horizontea itxiz Demanda edo Arangio Mendia eta San Lorenzo.

H-rantz jaitsiko gara larre alderantz XIV. Mendean eraikitako SANTUARIO DE NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES SANTUTEGIra aldera. XVIII. mendera arte monasterioan fraide jeronimotarrak bizi izan ziren. 1835ean Santutegia suntsitu zuten, eta monasterioak eta inguruko eraikinen hondarrek ondo adierazten dute honek iraganean izandako garrantzia.

M-an PEÑA DEL CASTILLO (1.267 m) mendiko gainak, baita PEÑA DE LAS DOCE (1.252 m) –mendiaren izena horregatik datorkio, eguzkiak gaina eguerdian (hamabietan) argitzen duelako- gaina ere aurkitzen dira. Aurrenekoan eta VIII. mendean, bertan Nafarroako Erreinua defendatu zuen gaztelu bat izan zen eta hortik hain zuzen datorkio honi bere izena. Bien artean itxura kuriosoa duen haitza dago (1.255 m): haren siluetak dortoka txiki edo dromedario baten perfila ematen du.

Aurrien ondotik, H-rantz jaitsiko gara eta HUMILLADERO ERMITAren hondarrak aurkitzen diren gunera iritsiko gara, metro batzuk beherago pista batera jaitsiko gara, eskuinerantz bira egin eta beretik jaitsiko gara.

Aurrerago eskuinalderantz jotzen duen xendra bat hartuko dugu eta SAN GINES ERMITAra jaitsiko gara orduan, baita ondoan duen AISIALDIGUNEra ere. Bertan amaituko dugu ibilaldia eta bertan izango dugu zain autobusa.

Ondoren, BASTIDAra zuzenduko gara 2011. urteko azken zeharkaldia ospatuz. Dena JATORRENA jatetxean egingo dugu.


[-] Itxi