Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



XUMEA...

Xumea da nire barnea,
Xumeak nire oin lurtarrak,
Xumea dut jantzia eta begien kolore xumea.
Xumea halaber nire gorputz makala,
Xumeak hezurrak eta errainak,
Oxigenoa xumeki iragazten dutenak.
Xumeak dira nire birikak,
Xumea naiz itxuraz, xumea naiz egiaz,
Udaberriko graminea harrotuen modura,
Haize epelarekin batera, harat-hunat
Kulunkaria.

TXUMA MURUGARREN (Hegazkinen Arima - 2001).

Sodupe - ERETZA (880 m) - GANEROITZ (561 m) - PEÑAS BLANCAS/APUKO (459 m) - SASIBURU (459 m) - ARROLETZA (454 m) - Alonsotegi

Bizkaiko Enkarterrietan, Sasiburu eta Grumeran mendietako mendizerren artean.
Eretzako gainean
Eretzako gainean
—© Ostadar Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(209,731 byte)

ENKARTERRIEN ekialdean, Güeñes, Barakaldo eta Alonsotegi udalerrien artean, ERETZA, GANEROITZ, SASIBURU eta ARROLETZA mendiak barneratzen dituen kordala dago. Lehen gaina GRUMERAN MENDIZERRAn dago, eta azkeneko hirurak SASIBURU mendiarenean hain zuzen.XIX. mendearen erdialde eta XX. mendearen hasiera artean Bizkaia eraldatu zuen garapen industrial eta ekonomiko handia, neurri handi batean, Enkarterrietako lurrez azpian izan ziren burdina-meategiei esker izan zela esan daiteke. Gaur egun, mea-ustiapen hauek agorturik daude, itxirik daude, nahiz eta oraindik ikusterik badauden.

SODUPE —60 m. (0 h.)
Ibilaldia Güeñes herriaren auzo den Sodupe herrian hasiko dugu. Herriaren sarreran, BILBOtik gatozelarik, autoentzako parking baten ondoan eskuinerantz gorantz abiatzen den asfaltaturiko (IM) errepide estu bat hartuko dugu, aldapa gogorrean baserri batzuetarantz eramango gaituelarik.

Pista zabaletik tarte luzexka batez igoko gara, eta beretik igoz LEXARTZA AUZOraino iritsiko gara: bertan SAN BARTOLOME APOSTOLUaren omenezko ERMITATXOa ikusterik izango dugu, hainbat baserriz inguraturik hain zuzen. Pistatik jarraituz, ARBORI lepoan -430 m (1h), bidegurutze batekin egingo dugu topo.

Eskuinetik igotzen den pistatik egingo dugu aurrera, eskuinean sartzen den zidor estu batekin –E- harik eta topatu arte. Zidorretik jarraituko dugu, berriki egindako pista bat aurkituko dugu, handik lasterrean langa bat zeharkatuko dugu, eta BERENILLA izenez ezaguturiko parajeraino jarraituko dugu: bertako ingurune soilean mendi-aterpe bat aurkituko dugu —620 m. (1h 30’).

Igotzen jarraituko dugu (E) belar leunez estalitako hegaletik gora, ezin bidea galdu, Eretza (2h 15’) gainera iritsi arte.

ERETZA, 880 m. Erpin geodesikoa eta txartel ontzi bat gainean. Inguruetara begiratuta talaia ezin hobea, besteak beste ondorengo mendiak gailentzen direlarik: E-HEan GANEKOGORTA, GORBEIA, M-an ORDUNTE Mendia eta KARRANTZAko mendiak, H-an, GALLARRAGA eta I-IE-an PICO DE ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina 

2010eko maiatzaren 6an.

Nerbioi ibaiko ezkerreko ibarrean euskaraz hitz egin zen iraganean.

Aurrera eta atzera datoz, hainbat politikarik eta idazlek azken hilabeteotan Nerbioi ibaiaren ezker ibarrean euskararik ez dela inoiz hitz egin kategorikoki esanez. Kontua da gaur egun duen egoera eta iraganean izandakoa ez direla berdinak... mendizaleok ezagutzen ditugun TOPONIMOEZ gain, hona hemen 2010/94/28an Sustatu blogetik (http://sustatu.com/1265020366#erantzunak) eskuratutako hainbat datu:

  • Mexikon bizi zen merkatari batek, jatorriz Galdamesko Allende auzokoa zenak, estola egin nahi izan zuen bere jaioterrian, eta, hala, beraz, 1753an, diru-kopuru bat utzi zuen testamentuan xede horretarako; baina baldintza hau jarri zuen: (itzul.) "euskaraz dakien lehen hizkien maisuarekin."

  • Truebaren arabera, XVIII. mendearen amaieran, Galdamesko eta Gordexolako hainbat auzotan, galtzadetatik urruti zeuden horietan, euskaraz hitz egiten zen.

  • Ladislao de Velascok dio 1780. urtearen inguruan Galdamesko eta Gueñesko auzo urrutiratuetan, Barakaldorekin muga egiten zuten horietan, euskaraz hitz egiten zutela.

  • Gordexolako apaiz batek, Aretxederra izenekoak, Gordexolaren gaineko argibideak bidali zizkion Tomas López izeneko jaun bati 1794an, López hori Espainiako mapa prestatzen zebilen eta. Besteak beste, hauxe esan zion Aretxederrak Gordexolako herritarrei buruz: (itzul.) "Denek euskal abizena dute, baina gutxi dira euskaraz ulertzen dutenak."

  • Labayruri jarraituta, XVIII. eta XIX. mendeen artean, Galdames eta Gueñesko auzo batzuetan euskaraz hitz egiten zen, baina apal-apal zebilen euskara, ezin apalago: (itzul.) "Enkarterrietatik oraindik ere XIX. mendean euskaraz mintzatu den ingurua Barakaldokoa da, eta XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen hasiera artean euren auzo batzuetan euskara hilzorian, azkenekotan zutenak, Galdames eta Gueñes.

  • Ladislao Velascok 1879. urtean jaso zuen Barakaldoko itzal handiko gizon batek, 85 urtekoa berak, ondo gogoratzen zuela, haurra zela [1800 aldera], euskaraz hitz egiten zutela Galdames eta Gueñesko auzotarrek, Barakaldo ondoko mendialdeetan.

  • 1865. urtearen inguruan, ondokoa idatzi zion Bonaparteri Aita Uriarte arrigorriagarrak, printzeak hizkuntza-mapa egiteko behar zuen informazioa emanez: (itzul.) "Beroren gorentasunak mapa linguistikorako behar dituen galdera batzuen erantzuna zehaztasun osoz ikertu ditut. Barakaldon Errekatxo eta Erretuertoko auzoak guztiz gaztelaniadunak dituzu, eta arraro da oso hauetan euskaraz mintzatzen entzutea; baina bestelako laurotan: Beurio, Burceña, Irauregi eta Landaburun, gehiengoa euskalduna da, eta bi hizkuntzetan mintzatzeko dira gai, eta soilik oso gazte diren batzuk ez dakite euskaraz. Done Bikendi auzoan gehiengoa erdalduna da, nahiz eta euskal hiztun ugari izan ere. Olabeaga eta Deustu Zorrotzarekin euskaldunak ere badira, nahiz eta gaztelaniaz asko hitz egiten den. La Campa eta Areeta, hiru etxe baino ez direlarik, euskaldunak dira. Bestalde, Arrigorriagan, gaztelania soilik Bilborekin bat egiten duen tokian mintzatzen da, halako tokitan hain zuzen: Atxuri eta Bilbo Zaharra, eta beraz, galdetzen dizkidazun auzo guztiak, ondokoak dira: Bolueta, Venta Alta, Madariaga, Agirre, Artundua, Illunbe eta Ibaizabal euskaldunak dira oso."

  • J. I. Homobono, Meatzaldeko eta Enkarterriko sortaldeko herriak aztergai dituela: (itzul.) "Nerbioi eta Kadagua ibaien arteko sektoreak euskal toponimiaren gailentasun osoa aurkezten du. Azken honen bestaldean, Barakaldoko udal barrutian eta Gueñesko ondoko zonaldean, euskal toki-izenen nagusitasuna ere ageri da. Sartalderago, Trapagaranen, San Pedro Galdamesen eta Ortuellan, euskarazko toponimiaren dentsitatea ere oraindik orain handia da. Baina, dagoeneko, Abanto-Zierbanan, Galdamesko gainerako auzoetan, Sopuertan eta Muskizen, toponimia erromanikoa da nagusia, euskararik eratorritako toki-izenak nahiko eraldaturik aurkitzen direlarik. Hala eta guztiz ere, euskarazko toponimoak Bizkaiko lurraldetik harago aurki daitezke, hara non Castro Urdialeseko lurraldean, hauen presentzia bertako meatze-lurraldean handiagoa delarik."

  • Berriki ere, Iñaki Gamindek baserritar euskaldunak elkarrizketatu izan ditu ezkerraldean, Bilboko Buja auzoan (http://www.badihardugu.com/ news/1099902122).

Ezkerraldea euskalduna ere izan dela esan daiteke, beraz, aurreko datuak kontuan hartu ondoren.

INFORMAZIO GEHIAGO: Dos documentos inéditos sobre el euskera en las Encartaciones. Lengua vulgar a fines de la Edad Media (Sabino Agirre Gandarias). http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/literatura/10009014.pdf

[-] Itxi