Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Matute - PEŅA TOBIA (1.053 m) - PEŅALBA (1.207 m) - VALDELOSHACES (1.560 m) - PICO LA RIOJA (1.564 m) - Valvanerako monasterioa

Matutetik Valvaneraraino, Pico La Rioja kordaletik pasatuz.

MATUTE (657 m).
Ibilaldia Matute herrian hasiko dugu, Errioxako Elkargoan HM-an kokatzen den herrixka hain zuzen. Alto Najerilla edo Sierra Riojana eskualdeko herrixketako bat dugu eta Tobía, Ledesma, Pedroso eta Anguiano herriekin batera, somontano eta ibai-arroaren lurren arteko atari-lanak egiten ditu. Hiru dira bere ibaiak, Najerilla, bere lurrak horizontalki bustitzen dituena, lur eremu txiki batean- eta gero longitudinalki Najerillarantz doazen txikiago diren beste bi ibai -Tobia eta Rigüelos edo Matute izenekoa- azken hau berea baino ez dena.

Guztietatik, Tobia ibaia da PEÑA TOBIA (1.059 m) gaina izendatzen duena, gaurkoan, Valvanerako Monasterioren bidean zapalduko dugun lehendabiziko gaina hain zuzen, baita DEMANDA edo ARANGIO Mendiaren sortaldeko mendi-adarretako lehen gaina ere.

Autobusa utzi eta eliza aldera abiatuko gara, hego norabidea hartuz herriaren azken etxeetarantz jarraituz, lehendabizi errepidetik M-ko norabidean, eta geroago IM-ko norabidearekin, Matute eta Tobia arteko errepidera (eskuinetik) irteten den pistaraino. Hemendik aurrera, belarrez estalitako muinotik jarraituko dugu, berriz pistara itzuli, berriz berau utzi eskuinean ateratzen den zidor bat hartzearren. Horrela collado de la majada Londeras lepora iritsiko gara.

Hemendik aurrera, Peña Tobía gaineraino igoera hasiko dugu, IIE-ko norabidea jarraitzen duen ondo markatutako bidezidor batetik jarraitzeko; zidorrak lehenengo trepadarantz garamatzan konglomeratuz osatutako zubi baterantz eramango gaitu: trepadatxoa erraza izango da (I. gradukoa), erraza baina apurtxo bat arriskutsua.

Gure gainean postontzia ikusten ari garelarik, berau belarrez estalitako tarte batetik inguratuz jarraituko dugu, ondoren bigarren trepadatxoari ekiteko (I. gradukoa ere, hain zuzen), bestea baino gutxiago agerian dagoena, eta azkenik gaina zabal-zabalera eramango gaituena: PEÑA TOBÍA (1.059 m) gainean gaude, Tobía ibaia eta Matute errekaren gaineko begiratoki garaia. Postontzi batek gaina koroatzen du. Inguruko bista ezin zabalago eta ederragoak, zeinaren iparraldean Ebro ibaiaren arroa, eta Errioxako eskualderen iparreko muga den Toloño -Kantabria- Kodes Mendi osoa nabarmentzen den. Hegoalderantz, Peñalba gaina ikusiko dugu, berau izango da gure hurrengo gaina.

Leku beretik jaitsiko gara COLLADO DE LA MAJADA DE LONDERAS (994 m) lepora. Geroago HHM-ko norabidean jarraituko dugu Cerro Peñalba gainera igotzearren. Kareharrizko haitz erraldoia, igoezina dirudiena eta bertaratzeko seinalerik erakusten omen ez dituena, gure aurrean izango dugu. Gaina zabala da eta bertako larreak aprobetxatuz, udan hainbat aberek igarotzeko toki apropostzat hartua izan da. Paretaren magaleraino kordaletik igaroko gara. Ezkerrean, lehendabiziko eskaileratxoa gainditzeko erlaitz bat ikusiko dugu, bertatik igaro beharko dugu. Zidorrak, garaiera irabaziko du berriz beste oztopo bat topatu arte: hegi erdian dagoen harritzat bat. Ezkerretik saihestuko dugu eta gorantz jarraituz, atzerantz bista ezin hobeak eskaintzen dituen gainaldeko kordalera iritsiko gara. Gainaldeko gailurreriara eramango gaituzten larre txikietaraino segidan iritsiko gara, aereoa baina arriskurik gabea. Eta bertatik jarraituko dugu pare bat muinotxotan azken eta nagusia den puntatxora igotzeko, trepada labur bate ginez. El CERRO PEÑALBA (1.023 m) gainean gaude -harriz osatutako zedarri handi batez koroaturik dago eta eskaintzen dituen bistak ezin hobeak dira.

Cerro Peñalbatik HM-ko ertza jaitsi eta norabide berean jarraituko dugu, PEÑA CRITISALVE (1.172 m.) gainetik igaroz. Geroago, lepo zapal batetik igaro ondoren PICO MANZANAR (1.284 m.) gainetik igaroko gara. Gain honetatik COLLADO DE LAS POSADAS lepora iritsiko gara, ondoren HErantz bira egin eta gure ezkerrean BARRANCO DEL MANZANAR izanez, CABEZA DEL CARACOL edo VALDELOSHACES (1.559 m.) gainera igoko gara.

M-rantz jaitsiko gara pixka bat, norabide honetan jarraitzearren, PEÑA TOMÉ (1.471 m) gainetik igaroko gara, azkenik gaurko azken mendi-tontorra zapaltzeko, PICO LA RIOJA (1.564 m).

Mendiaren HM-ko hegitik jaitisko gara lehendabizi, gero M-rantz biratuko gara COLLADO CAMPASTROS (1.429 m.) lepora jaisteko. ADI HEMEN! Lepo honetan gailurreria abandonatuko dugu eta HM-ko norabidean, norabide bereko zidor bat hartuko dugu COLLADO HERRADERO (1.354 m) leporaino. Eta M-tik edo gauza bera den harantxoaren eskuinaldeko isuraldetik BARRANCO DE CRISTO sakanetik jaitsiko gara, geroago H norabidean, galerarik gabe, Valvanerako Monasteriora jaisteko. Errioxa eta Cameroseko patroiaren egoitzara iritsi gara.

MONASTERIO DE VALVANERA (1.026 m). Zeharkaldiaren amaiera. Ondoren, Anguiranora joango gara eta ALBERGUE ISLA aterpera hain zuzen. Bertan pasatuko baitugu gaua.


[-] Itxi