Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



[...]
Honezkero guda honetako kornetarekin
Euren bular gerrazale [dira] adoretuak,
Ez zen ez haranik gera euren mendizerra malkartsuan.
Ez dezala Tebasek bezala gizon armaturik luza:
Lur gogorra argira ekartzen dutenek,
Edota masa goritan lanean direnek,
Baitute lantzen metala, argiz beztiturik
Dunbotsu labetxoetan diraki.

Pirinio izoztuak ematen dizkien kristalak
Gozatzen dituzte Deba ibarrekoek,
Baita ere lan eztia diete ematen
Gatz zuritik bertoko mineral gaziek:
Munduko zutabetan bizi direnak,
Hodei gainetan garaikur gisa jarriak,
Eta Anboton, eta Udalatx haitzean,
laiotz gozatu, zaldu atseginean.

Hauxe da Arrazolako haran hozkirria,
Zeinarekin hainbat bideetatik bat egiten den
Urola ibaiaren bazterretan,
Non marmar isilak burdinolak zurtzen dituen:
Burdin arretik zepa hotzak
Sugar kartsuetan gorritzen ari
Aytonako [1] haranari, baita ere Zumaikoari
Zumez inguratzen loretako marrari.
[...][2]

EL BERNARDO, POEMA HEROYCO, 2. Liburukia (1585). Egilea: Bernardo de Balbuena (Valdepeñas, Ciudad Real, 20-XI-1562 - +11-X-1627, San Juan de Puerto Rico).

Kanpanzar - UDALATX (1.117 m) - Besaide - Udala

Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba arteko mendialdean...
Besaiden
Besaiden
—© Ostadar Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(196,722 byte)

KANPANZAR (467 m).
Mendateko PARKINGetik, errepidea kontuz zeharkatu eta HARROBI alderantz abiatuko gara. Lepo honen etimologia bitxia da, kondaira bati lotuta da-eta. Inguruetan aipatzen dutenez, lepo honetaraino amildu izan omen ziren IGOKUNDE edo ASENTSIO ERMITAren kanpaiak berau itxi ondoren. Honen aurriak Udalatxeko tontorraren inguruetan ezagutuko ditugu.

Behealdetik langa baten ondotik igaroko gara eta (“Udalaitz”) [1] seinalea jarraituz pistatik jarraituz berriz (“Udalaitz”) markatzen duen beste seinale bat aurkitu arte jarraituko dugu: honek xendra batean sartuko gaitu. Aldapa gogorrean artadian igoko gara, sigi-saga, basoa utzi eta inguru soil batera irten arte.

Tarte laburrean zedarri bat ikusiko dugu, ondoan hainbat margo marka dituelarik: aurrera zein gora doazen markak daude. Guk pendiza handiagoa duen ezkerreko aldapari ekingo diogu, eskuineko bidea baino erosoagoa delako.

Markak jarraituz, Udalatik datorren bidea aurkitzen den lepotxo batera iritsiko gara, ARRASATE gainean dagoen GURUTZE-BEGIRATOKIra (1.073 m) iritsi baino lehen: bertaraino igoko gara ikusmiraz goza dezagun.

ASENTSIO ERMITAren AURRIen ondoan igaroko gara, azken gailurreriaraino hurbilduko garelarik. Hementxe bertan ezkerreko zidorrak ura duen koba batera eramango gintuzke. Gailurreria erraza da gainditzeko eta halaxe, UDALATX (1.117 m) tontorrera iritsiko gara. Anboto damak, Marik, badu ere bizitokia mendi malkartsu honetako kobazulo batean.

Gailurretik eta zidor onetik, igo dugun kontrako norabidean jaitsiko gara (M). Eskuinaldeko paretan dagoen barrunbe baten, baita ere ezkerrean utziko dugun leize-zulo baten ondoan igaroko gara. Apur bat geroago, adi bagara, eskuinean dagoen kobazulo handi bat ikusiko dugu: honek bisita merezi duelakoan gaude.

Zidorra ERDIKOATXA puntaren aurreko lepora hurbilduko da, gailurrerian bertan, ELORRIOko egundoko bista ikusiko dugularik. Eguraldi ona izanez gero, kasko honetara igotzea liteke, baita ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Udalatxeko ermita debekatua.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Besaide, utzi gaituzten mendizaleen oroimeneko monumentua.

Eranskina (3)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Udalako auzoa.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Martin Abade.

Udalako auzoan ere ahoz aho zabaldu da Martin Abaderen kondaira. Neguko gau ekaiztsu eta ilunetan Martin Abaderen zakurren oihu gupidagarriak entzuten omen dira, eta une honetan ez dakigu ea bera Larriñoko abadea, Leintz bailarako artzapeza, Udalako parrokoa edo Bedoñako benefiziadua izan ote zen. Dena dela ere bere jarrera ezagutzen dugu, beharko zukeenetik oso urrun zebilelako, eliza-kontuekiko afizio txikiegia zuen, eta aldiz oso handia ehizarekiko. Erbi-txakur talde aparta omen zuen eta bere seme-alabak bailiran zaintzen zituen; horren ondorioz mezak arintasun ikaragarriz ematen zituen.

Egun batez Udalako elizan meza ematen ari zenean, bere zakurrek amorruz zaunka hasi ziren, erbi bat altxatzen denean egiten diren ulu bereziak ematen ari zirelarik. Martin Abadeak ezin izan zuen bere burua kontrolatu, ehizarako zuen gogo grinatsu eta demasekoak eramanda, meza-liburua danbateko batez itxiz eta meza bertan behera utzi zuen bertan ziren eliztarrak aho zabalik utzi zituelarik. Barruti sakratua abandonatu eta armak eskutan hartuta erbi-txakurren atzetik abiatu zen.

Arima erratu baten gisa (esamoldeak ondo adierazten du haren egoera), ondoko oihaneko trinkotasunean galdu zen.

Berari buruz ez zen inoiz gehiago jakin izan; agian handik denbora laburrean izan zen ekaitz beldurgarriaren biktima izan zen. Esamesek diotenez, Jainkoaren justiziak emandako zigorragatik hain zuzen, Martin Abade oraindik orain mendiaren zoko eta paraje horietatik alderrai dabil, zakurrak xaxatuz atsedenik gabe, ehizaren atzetik. Neguko gau ekaiztsuetan haizearen burrunba eta erauntsiaren harrabotsa entzuten dira, eta hala diote, zakurren zaunk gupidagarriak eta Abade ehiztariaren larritasunezko oihuak direla.

Orduan, suari eragiten zaio, gaztainak erretzen diren danbortxoa erritmikoki astintzen da, koherentziarik gabeko esaldiak xuxurlatzen dira; inoiz ez da delako komentario hori falta: "Martin Abade da, nola jotzen duen abade madarikatuak!"

ITURRIA:

  • KURUTZEBARRI. José Letona Arrieta y Leibar. Mondragón. 1969.
[-] Itxi 
Eranskina (5)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Arrasateko herensugearen kondaira.

Irakurri gehiago [+]